Carcasonako zitadela

Cité de Carcassonne» orritik birbideratua)

Carcasonako zitadela (okzitanieraz: Ciutat de Carcassona) harresitutako hiri historiko monumentala (la Cité) Aude ibaiko eskuinaldean kokatuta dago, Europako gotorlekurik handiena eta Frantzia osoko leku turistikorik bisitatuena da. XIII.-XIV. mendekoak dira eraikin gehienak, eta Eugène Viollet-le-Duc arkitektoak lehehengo zaharberritze handia egin zuen XIX. mendean. Frantzian Grands Sites gisa sailkatuta dago eta 1997an Unescoren Gizateriaren Ondarearen izendapena jaso zuen.

Carcasonako zitadela
Cité de Carcassonne
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Aude
BarrutiCarcassonneko barrutia
Kantonamenducanton of Carcassonne-Est
Frantziako udalerriCarcasona
Koordenatuak43°12′23″N 2°21′50″E / 43.206439°N 2.363788°E / 43.206439; 2.363788
Map
Arkitektura
Azalera11 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Erreferentzia345 eta 345rev
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1997 (XXI. bilkura)
Mérimée IDPA00102588
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Deskribapena aldatu

Multzoaren elementu asko Erdi Arokoak dira. Urte asko hiria nahiko utzia egon zen baina XIX. mendean, monumentu gisa, zaharberritua izan zen. Lan horietan Eugène Viollet-le-Ducek garrantzi handia izan zuen nahiz eta kritika ugari jaso.

Hiri gotortua Aude ibaiaren eskuinean dago kokatuta, muino baten gainean. Aurrez aurre hiri berria du. Hiri zaharrean garai desberdinetako aztarnak aurkitu dira: erromatarren aurreko aztarnak, galoen hiri batena, bisigodoen garaikoak, musulmanenak, Carcasona konderriaren garaikoak... Beraz, historia eta artearen ikuspuntutik oso inguru aberatsa da.

Hiri gotortuak bi harresiekin babestuta dago. Harresien luzera hiru kilometrokoa da. Barruan Erdi Aroaren egitura gordetzen duen hiria ikus daiteke: kale estuak, artizauen auzoak, jauregiak, e.a. Elementu propio nagusiak Carcasonaren kondeen gaztelua eta Saint-Nazaire basilika dira.

Planoa aldatu

 
Zitadelaren planoa, Eugène Viollet-le-Ducek egina.

Alde nagusiak bi harresi eta eraikin batzuk dira. Ondoko planoan, gorriz, barruko harresia eta atariak markatuta daude. Horiaz kanpoko harresiak eta gotorguneak daude. Gaztelua, berdez. Basilika, arrosaz:

  1. - Narbonako atea eta Saint-Louis gotorgunea
  2. - Saint-Nazaire atea eta gortogunea
  3. - Audeko atea
  4. - Burgoko atea eta Notre-Dame gotorgunea
  5. - Kondearen gaztelua, kanpoko harresiaren ondoan, bere babes erretenarekin
  6. - Ekialdeko gotorgunea, gazteluaren sarrera babesteko
  7. - Audeko gotorgunea, gaur egun txikituta
  8. - Saint-Nazaire basilika

Hiriaren izena aldatu

 
Dame Carcasen bustoaren erreplika.

Kondaira VIII. mendean gertatu omen zen, kristauen eta musulmanen arteko gerren bitartean Europako hego-mendebaldean. Garai hartan, Carcasona sarrazenoen menpean zegoela eta Karlomagnoren armada frankoentzat hiria berreskuratzeko ateetan zegoela. Carcas izeneko sarrazenoen printzesak senarraren heriotzaren ondoren hiriko zaldunak gobernatu zituen. Setioak bost urte iraun zuen. Seigarren urtearen hasieran, janaria eta ura agortzen ari ziren. Dame Carcasek gainerako erreserben inbentarioa egin zuen. Herritarrek txerri bat eta gari-zaku bat ekarri zioten. Gero txerriari gariaz elikatzeko ideia izan zuen eta, ondoren, hiriko dorre handienetik bota zuen. Karlomagnok setioa altxatu zuen, hiriak janari nahikoa zuelako txerriak gariz elikatzeko ere. Bere planaren arrakastarekin oso pozik, Lady Carcas-ek hiriko kanpaiak jotzea erabaki zuen. Karlomagnoren gizononetako batek esan zuen: "Carcas sonne!" (horrek esan nahi du "Carcas soinuak"). Horregatik, hiriaren izena.

Iruditegia aldatu

 
Zitadelaren eta XIV. mendeko Zubi Zaharraren ikuspegia.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu