Chicagoko eskola (arkitektura)
- Artikulu hau arkitekturari buruzkoa da; soziologiako eskolari buruzkoa beste hau da: «Chicagoko Soziologia Eskola».
Chicagoko eskola arkitektura estiloa da, XIX. mendearen azkeneko laurdenean Chicagon sortu zena, William Le Baron Jenney arkitektoaren eta haren jarraitzaile batzuen bultzadaz, 1871ko sute handiak hiria suntsitu ondoren. Aitzindaria izan zen material eta teknika berrien erabilpenean, saltegi handiak eta lehenbiziko etxe orratzak eraikitzeko.
Historia
aldatu1871ko urrian, sute izugarri batek Chicago hiria suntsitu zuen. Sutearen ondoren hiriko erdialdeko orubeak izugarri garestitu zirenez gero, eraikin handiagoak egin behar ziren espazioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko. Altuerarekin burdinezko eraikuntzaren abantailak ere handitu egin ziren: zimenduek karga gutxiago hartzen zuten, beheko solairuetan ez zen murru sendorik behar, eta horrek diru iturri berri baterako bidea eman zuen, erakusleiho handiak jartzeko aukera eskaintzen zuelako. Bata bestearen ondotik, etxe garaiak egin ahal izateko behar ziren baldintza guztiak bate ziren: suaren kontrako altzairuzko egitura, zimendu hauskaitzetarako teknika eta, batez ere, segurtasuneko igogailua, Elisha Otisek lehen aldiz 1857an aurkeztua New Yorken. Era horretan, nahi adina solairu gehi zitezkeen, eta goi-goikoak, ordu arte gutxietsiak, baliotsuenak izatera pasa ziren.
Chicagoko eskolako arkitektoak
aldatu- William Le Baron Jenney (1832-1907)
- Henry Hobson Richardson (1838-1886)
- Burnham & Root: Daniel Burnham (1846–1912) eta John Wellborn Root (1850–1891)
- Holabird & Roche William Holabird (1854-1923) Martin Roche (1853–1927)
- Dankmar Adler (1844–1900)
- Louis Sullivan (1856-1924)
Irudi galeria
aldatu-
Home Insurance Building, William Le Baron Jenney, 1885.
-
Reliance Building, Burnham & Root, 1895.
-
Schlesinger & Mayer saltegia, Louis Sullivan, 1904
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/12/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.