Ireki menu nagusia

Elisha Graves Otis (1811ko abuztuaren 3a - 1861eko apirilaren 8a) igogailuetarako segurtasun gailu baten asmatzailea eta igogailuen fabrikatzaile estatubatuarra izan zen.

Elisha Otis
Otis.jpg
Bizitza
Izen osoa Elisha Graves Otis
Jaiotza Halifax (Vermont)1811ko abuztuaren 3a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1861eko apirilaren 8a (49 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Jarduerak
Jarduerak asmatzailea, teknikaria eta enpresaburua
Jasotako sariak

BizitzaAldatu

Windham (Halifax) konderritik gertu jaio zen, Vermont estatuan. 1861eko apirilaren 8an hil zen difteriak jota. 1852an, igogailuak askoz ere seguruagoak izateko segurtasun gailu bat asmatu zuen. Sistema horrek euste-kablea apurtuz gero, erorketa galarazten zuen.

Otis 1853an hasi zen lehen igogailu "seguruak" saltzen. Bere asmakizuna 1854. urtean oihartzun handia izan zuen New Yorkeko Crystal Palaceko erakusketan, Elisha Otisek jendetza bildu zuenean plataformari zegokion soka bakarra mozteko agindua eman zuenean. Plataforma zentimetro gutxi batzuk bakarrik erori zen eta berehala gelditu zen. Segurtasun metodo berriak eragotzi egiten zuen igogailuek lurra jo zezatela istripuren bat gertatuz gero, eta benetako iraultza ekarri zuen industriarako.

Pertsonentzako lehen igogailua 1857an New Yorken instalatu zuten. Elisharen heriotza 1861ean izan ondoren, bere semeek, Charles-ek eta Norton-ek, Otis Brothers & Co konpainian jarraitu zuten iharduera.

Igogailuetan konfiantza publikoa handitu zuen Otisen asmakuntzak, etxe orratzak eraikitzeko funtsezkoa izan zena. Igogailuak eraikitzeko sortu zuen konpainia munduko igogailu handienetakoa bihurtu zen, 1976tik United Technologies Corporation enpresa-multzoan sartuta dago.