Champion (1949ko filma)
Champion (euskaraz: «Txapelduna») 1949 kirol-drama film beltza da, Mark Robson kanadar zinemagileak zuzendu zuena. Ring Lardnerren izenburu bereko eleberrian oinarriturik dago. Kirk Douglas, Marilyn Maxwell eta Arthur Kennedy izan ziren aktore nagusiak.
Argumentua
aldatuMidge Kelly eta bere anaia Connie (Arthur Kennedy) Kaliforniaruntz doaz. Errepidean, Johnny Dunne (John Daheim) boxeolariak autoan jasoko ditu. Johnny Grace Diamond (Marilyn Maxwell) neskalagunarekin Kansasera doa, boxeo borrokaldi batera. Kansasen, Midge gazteak Tommy Haley (Paul Stewart) managerraren arreta piztuko du; boxeoan jarduteko talentua duela susmatuz, managerrak eskaintza egingo dio, baina Midgek ez du onartuko. Bi anaiek Lew Bryce (Harry Shannon) eta Emma (Ruth Roman) alabaren kafetegian hasiko dira lanean. Midge eta Emma bikote gisa ateratzen hasten direnean, neskaren aitak Midge behartuko du Emmarekin ezkontzera. Ezkontzaren ondoren, Midge Haleyrengana joanen da, eta boxeolaria izatea onartuko du. Aski boxeolari ona bilakatuko da, baina oldarkorregia. Azkenean, managerra laga eta gangster talde batentzat borrokatzen hasiko da.
Aktoreak
aldatu- Kirk Douglas: Midge Kelly
- Marilyn Maxwell: Grace
- Arthur Kennedy: Connie
- Paul Stewart: Haley
- Ruth Roman: Emma
- Lola Albright: Palmer
- Luis Van Rooten: Harris
- Harry Shannon: Lew
- John Daheim: Dunne (edota John Day)
- Ralph Sanford: Hammond
- Esther Howard: Kelly andrea
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)