Castellum aquae (Nîmes)

Castellum aquae edo castellum divisorium, Erromatar garaian, akueduktu baten iriste-puntua zen, kasu honetan, Uzèseko Eure iturburuko ura, Pont du Gardetik pasatu ondoren, Nemaususeko kolonia erromatarrera (gaurko Nîmes) eramaten zuen akueduktuaren amaiera zen. Monumentu erromatar hau gaur eguneko Nîmesen dago, Gard departamenduan.

Castellum aquae (Nîmes)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Gard
BarrutiNîmeseko barrutia
Frantziako udalerriNimes
Koordenatuak43°50′33″N 4°21′22″E / 43.8424°N 4.35598°E / 43.8424; 4.35598
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00103093
Kontaktua
Helbidea16 rue de la Lampèze

Historia aldatu

Castellumaren eraikuntza, I. mendearen erdialdean datatzen da, 40-60 urteen artean[1]. Garrigatik zehar akueduktuak 50 kilometro inguru egin ondoren, hiriko castellum aquaera iristen zen eta, handik, ura hodi bidez hiri osora banatzen zen, eta horien irekidurak oraindik ere ikus daitezke.

Lehorte-garaian La Fontaine iturriko azpiko urak osatzean, horniduraren segurtasuna bermatzen zuen eta hiriko ekialdeko hondakin-urak ebakuatzen laguntzen zuen. Hala, termak eraiki ahal izan ziren foroaren eta Augustoren atearen artean[2]. Castellum aquae honek erakusten du hiriak hazten jarraitu zuela Augustoren garaiko bultzada handiaren ondoren.

Castelluma XVII. mendean oraindik ere ezaguna zen. Dirudienez, 1688an bota zuten gotorlekua eraikitzean, eta 1844. urtean berriro identifikatu zuten[3] eta monumentu historikotzat sailkatu 1875. urteaz geroztik[4]. Haren hondakinak Nîmes hiriaren erdian daude, Lampeze kalean.

Deskribapena aldatu

Ia 6 m-ko diametroko arro zirkularra du, hasieran estalita zegoena, eta 40 cm-ko diametroko 10 irekidura. Ura sekzio angeluzuzeneko kanal batetik iristen zen eta Nemaususeko auzoetara banatzen zen, 10 irekiduretatik zihoazen10 berunezko tuturi esker. Arroaren hondoan, beste hiru irekidurek ahalbidetzen zuten hustea[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Castellum divisorium de Nîmes (Nîmes, 60)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  2. «Ville de Nîmes - Le Castellum» www.nimes.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  3. (Frantsesez) Pellet, Auguste. (1845). ««Description du castelum découvert à Nîmes, en juillet 1944 »» Gallica (vol. 1845-1846,‎ Mémoires de l'Académie royale du Gard): 67-73. (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
  4. Château d'eau romain ou Castellum Divisorium, POP (la plateforme ouverte du patrimoine), Ministère de la Culture
  5. (Frantsesez) Joanne, Adolphe Laurent. (1880). Géographie du département du Gard. Hachette et Cie (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).

Kanpo estekak aldatu