Carola Miró i Bedós

maistra espainiarra

Carola Miró i Bedós (Bartzelona, 1965Girona, 2024ko maiatzaren 4a) kataluniar maistra izan zen. Kataluniako lehen dama izan zen 2018tik 2020ra, Quim Torra senarra Kataluniako Generalitateko presidentea izan baitzen[1][2].

Carola Miró i Bedós

(2018)
Primera Dama de Catalunya (en) Itzuli

2018ko maiatzaren 17a - 2020ko irailaren 30a
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1965
Herrialdea Katalunia
HeriotzaGirona2024ko maiatzaren 4a (58/59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Quim Torra  2024ko maiatzaren 4a)
Hezkuntza
HeziketaCol·legi Sant Ignasi
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Enplegatzailea(k)Escola Thau Barcelona (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Maistra zen lanbidez eta Bartzelonako Thau eskolan aritu zen. 2007an urtebete eman zuen familiarekin Suitzan, non senarra Winterthur aseguru konpainian lan egiten zuen[3]. Mirók eta Torrak Sarriàko jesuiten ikastetxean ikasten ari zirela elkar ezagutu zuten, eta hiru seme-alaba izan zituzten elkarrekin[4].

Arlo politikoan, 2010eko Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Reagrupament alderdiko zerrendetan egon zen, 77. postuan[5]. Ideologikoki, senarra bezala, katoliko praktikatzailea eta Kataluniako independentziaren aldekoa zen[6].

2020an minbizia diagnostikatu zioten, eta Quim Torrak, orduan Kataluniako presidenteak, aldi baterako eten zituen plan publiko guztiak[7]. 2024ko maiatzaren 4an hil zen Gironako Osasun Institutuan[8].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Hinojosa, Silvia. «La maestra que se ve ‘primeradama’ sin esperarlo» La Vanguardia: 4. 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) Jorro, Ignasi. «Fallece en Girona la esposa del 'expresident' Quim Torra» Crónica Global 2024-05-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-05-04) (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  3. (Katalanez) Villanueva, Marc. «Qui és Carola Miró, la dona del president Quim Torra» El Nacional 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  4. (Katalanez) «Carola Miró, la primera dama de Catalunya» Tot es mou (TV3) 2018-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  5. (Katalanez) «Edicte d'1 de novembre de 2010, pel qual es fan públiques les candidatures proclamades per la Junta Electoral Provincial de Barcelona per a les eleccions al Parlament de Catalunya» Generalitat de Catalunya 2010-11-01 (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
  6. (Gaztelaniaz) «Así es Carola Miró, la esposa del president» La Vanguardia 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  7. (Katalanez) «Mor Carola Miró, dona de Quim Torra, després d'anys de lluita contra el càncer» Ara 2024-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  8. (Katalanez) «S’ha mort Carola Miró, esposa del president Quim Torra» VilaWeb 2024-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).

Kanpo estekak

aldatu