Carlos Sáenz de la Calzada

Carlos Sáinz de la Calzada» orritik birbideratua)

Carlos Sáenz de la Calzada Gorostiza (Labraza, Araba, 1917ko otsailaren 9-1995) euskal hiritarra, biologoa eta geografoa, frankismoak irabazi zuenean erbesteratu behar izan zen. Arturo Sáenz de la Calzada arkitektoaren anaia zen.[1]

Carlos Sáenz de la Calzada
Bizitza
JaiotzaLabraza1917ko otsailaren 9a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1995eko apirilaren 29a (78 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta geologoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia aldatu

Errioxako odontologo eta albaitero baten semea Arabako Labrazan jaio zen; amaren familia hangoa zen, Goroztiza familia alegia. Lehenengo ikasketak Leónen egin zituen zeren eta haren aitak bertako albaitaritza eskolan irakasten baitzuen. 1920. hamarkadan Madrilgo Unibertsitatera Natur Zientziak ikastera joan zen. 17 urte zituelarik intsektu mota berri bat deskubritu zuen, Calzadae izena hartu zuten hemiptero heteropteroak. Horri eskere Historia Naturalaren Espainiako Elkartean sartu zen.

Gerran, errepublikano konbentzitua izanik eta armada arruntean ezin izan zuela sartu ikusita, aireko armadara sartu zen. Sobietar Batasunera pilotu bezala ikastera bidalia izan zen baina han arazo franko izan zituen, estalinismoaren pentsamendu bakarra onartu ez zuelako. Gerra-kontseilua eta espetxea sufritu zuen. Azkenik, Espainiako Moskuko enbaxadoreak haren askapena lortu zuen. Berriro ere penintsulan, Brigada Internazionalekin Ebroko guduan ibili zen; bere brigadako gehienak hantxe hil zituzten, bakarrek hogei inguru salbatu baitziren. Gerran ibili ondoren, bere anaia Arturorekin batera Sinaia itsasontzian Mexikora ihes egin zuen.

Veracruz hiri mexikarrera ekainaren 13an heldu zen. Han, hasiera batean, zrbitzari lana egin zuen baina laster kultura munduan aritu zen, hasieran Revista América aldizkarian lan egiten. 1940. hamarkadan Perura joan han bere arreba Pilar baitzen. Perun geografia ikasketak egin zituen. Hamarkada amaieran Mexikora itzuli zen eta UNAMeko Geografia Kolegioan hasi zen lanean. Ondoren, Sinaloan, Mochien Prestaketa Eskola sortu zuen. Bizitza osoa irakaskuntzari eta ikerketari eman zion; azpigarriak dira geografia medikoan egin zituen lanak zeintzuetan biologia ere aplikatu zuen. Casa Máxima de Estudios Mexicanos zelakoaren ordezkaria UNESCOn izan zen. Hainbeste esfortzuen truke sari ugari jaso zuen.[2]

Obra aldatu

  • La geografía médica en México a través de la historia. 1971.
  • Ciencias y humanidades en la enseñanza media
  • Hidrología médica y general del estado de Michoacán.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Ikus, baita ere aldatu