Cultural y Deportiva Leonesa

Cultural y Deportiva Leonesa Gaztela-Leongo futbol talde bat izan zen, 1923an León hirian sortua. Bitarte horretan, 12 denboralditan jokatu zuen Espainiako futbol ligako lehen mailan.

Cultural y Deportiva Leonesa
Ezizena(k) La Cultu
Sorrera 1923
Futbol zelaia Reino de León
edukiera: 13.451 lagun
inaugurazioa: 2001
Presidentea Qatar Tariq Abdulaziz Al Naama
Entrenatzailea Espainia José Manuel Aira
Liga 2.B maila
2019-20 II multzoan 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Reino de León estadioa.
Pontevedraren aurkako partida.

HistoriaAldatu

Sociedad Cultural y Deportiva Leonesa taldearen futbolaren atala 1922an sortu zen baina 1923 arte ez zen federatu. Aurrez baziren beste talde batzuk hirian, La Victoria eta Gimnástica Leonesa besteak beste. 1926an eskualdeko txapelduna izan zen eta bi igoera jarraian eginez 1927-28 denboraldian Bigarren Mailara igo zen, urtebeterako ordea. 1931ean taldea desegin zen.

1939an Gerra Zibila bukatua zela, agintariek futbol talde indartsua osatu nahi zuten eta Sociedad Cultural y Deportiva Leonesa birsortu zuten. Eskualde mailatik abiatu eta bi denboralditan Bigarren Mailara igo zen. Lehenengo urtean hirugarren postua eskuratu zuen eta Lehen mailara igotzear egon zen. Hurrengo urtean ordea Hirugarren Mailara itzuli zen.

1954-55 denboraldian Bigarren Mailako txapelduna izan zen eta Lehen mailara igo zen. Urte bakarrerako izan bazen ere zelaiak betekada handiak izan zituen. Lehen mailan jokatu duen denboraldi bakarra izan da.

1977tik aurrera Bigarren B mailan ibili da, urte banaka batzutan Hirugarren mailan aritzea ere tokatu zaio arren. 2011 urtean esate baterako bigarren B mailan 14. postuan gelditu zen baina jokalariei ordaindu ez izanagatik hirugarren mailara jeitsiarazia izan zen. Bi urte egin zituen beheko mailan eta berriz igozen. Ordutik bigarren B mailan aritu da.

2015eko uztailaren 10ean Aspire Academy izeneko Qatarren egoitza duen futbolarien akademia batek erosi zuen Cultural Leonesa. Agintari berriek espainiako Culturala harrobiko erreferentziazko taldea izatea dute helburu. 2016-17 denboraldian Errege Kopako 1/16-ak jokatu zituen Real Madrilen aurka. Ondoren 2.B mailako txapelduna izan zen eta mailaz igotzea lortu zuen, baina urtebete baino ez da bertan egon. 2019-20ko Errege Kopan Atlético Madril kanporatu zuen final 1/16etan eta Valentzia penalti jaurtiketatan nagusitu zitzaion final 1/8etan.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
1923
     
 
 
 
1925-1950
     
 
 
 
1950-etik
     
 
 
 
2017-18
     
 
 
 
2018-19

DatuakAldatu

2019-20 denboraldia barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 1
  • Denboraldiak 2. mailan: 15
  • Denboraldiak 2. B mailan: 35
  • Denboraldiak 3. mailan: 29
  • Ligako posturik onena: 15.a Lehen mailan (1955-56)

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren B maila 10.a 1/16
2005-06 Bigarren B maila 14.a
2006-07 Bigarren B maila 11.a
2007-08 Bigarren B maila 11.a
2008-09 Bigarren B maila 2.a
2009-10 Bigarren B maila 12.a 1/16
2010-11 Bigarren B maila 14.a
2011-12 3. maila 3.a
2012-13 3. maila 2.a
2013-14 Bigarren B maila 14.a
2014-15 Bigarren B maila 7.a
2015-16 Bigarren B maila 7.a 2. itzulia
2016-17 Bigarren B maila 1.a 1/32
2017-18 Bigarren maila 19.a 3. itzulia
2018-19 Bigarren B maila 5.a 1/16
2019-20 Bigarren B maila 2.a 1/8

PalmaresaAldatu

Kanpo estekakAldatu