Ireki menu nagusia
Carlos María de Alvearren erretratua

Carlos María de Alvear Argentinako askatasunaren buruzagia, San Martinen hurbileko laguntzailea (Santo Angel, Misiones Orientales, 1789ko urriaren 25a - Washington, 1852ko azaroaren 3a). Argentina askatu ondoan, politika aurrerazalea bultzatu zuen (beltzen salerosketa debekatu; esklaboentzako askatasuna; titulu nobleen, maiorazkoen, torturaren eta Inkisizioaren deuseztapena) eta Uruguai Argentinaren mende ezarri nahi izan zuen. Montevideo espainiarrei konkistatu bazien ere, xede berberean ari ziren brasildarrek galarazi zuten asmo hau. AEBn hil zen, Argentinako enbaxadore zelarik bertan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos María de Alvear