Capra pyrenaica lusitanica
Capra pyrenaica lusitanica edo portugaldar basahuntza, asturieraz mueyu, Portugaleraz cabro, Iberiar Penintsulan hedatutako eta endemikoa izanik piriniotar basahuntzaren azpiespezie bat izan zen. Portugalgo ipar aldeko mendietan, Galizian, Asturiasen, Leonen eta Mendebaldeko Kantabrian bizi omen zen. Baliteke beraz Euskal Herriko mendebaldera hedatua izatea ere.
Capra pyrenaica lusitanica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Capra |
Espeziea | Capra pyrenaica |
Azpiespeziea | Capra pyrenaica lusitanica (Schlegel, 1872)
|
1890. urtean Galiziatik desagertu zen eta 1892an iraungi zen erabat Portugaleko Gerês mendi multzoko bere azken babeslekutik gehiegizko ehiza zela eta.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Perez, J.M., Granados, J.E., Soriguer, R.C., Fandos, P., Marquez, F.J. & Crampe, J.P.. (2002). «Distribution, status and conservation problems of the Spanish ibex, Capra pyrenaica (Mammalia: Artiodactyla)» Mammal Rev 32 (1): 26-39..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |