Capbretongo hobia (frantsesez: Gouf de Capbreton) ur-azpiko fiordo edo arroila da. Landetako portu honen aurrean kokaturik, 2.100 metroko sakonera eta 150 km-ko luzera du. Pirinioetako eremua eta Landetako ordokia bereizten ditu. Arroila, luzaroan adituentzat jatorri ezezagunekoa zena, Iberiar penintsula eta Frantzia lotu zituzten plaken tektonika mugimenduek sortu zuten. Horrela, golko natural bat sortu zen, eguraldi txarrean itsasontziak babesten dituena.

Kokapena (
43°40′16″N 1°37′15″W / 43.67111°N 1.62083°W / 43.67111; -1.62083
)

Arroilaren eskuinaldean, Aturriko bokaleak arrada bat sortu zuen. Hossegor eta Moïsan aintzirak bere aztarnak dira.

Gaskoiniako Landetako kostaldean zehar sortzen dituzten jalkinak nagusia den ipar-mendebaldeko olatuei esker Bizkaiko golkoko ordoki abisalean galtzen dira. Capbretongo hobiak kostaldea higaduratik gorde du.

Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

aldatu