Canis Minor

Canis Minor (konstelazioa)» orritik birbideratua)

Canis Minor edo Txakur Txikia[1][oh 1]latinez: Canis Minor— egungo 88 konstelazioetako bat da. Modu nabarmenean izan zen Claudio Ptolomeok bere Almagesto lanean deskribatutako jatorrizko 48 konstelazioetako zati, lan honen iturrian agertzen baita: Manilio Antiokiakoaren Astronomica lan handia. Zakur txikiaren irudia sinplea da: bi izar elkartzen dituen lerro bat. Bere izarrik distiratsuena den Procyonek Oriongo Betelgeuse eta Canis Maior konstelazioko Sirius izarrekin "Neguko Hirukia" eratzen du.

Canis Minor 
Datuak
LaburduraCMi
GenitiboaCanis Minoris
SinbologiaZakur txikia
Eremua183 gradu karratu (71. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
2
Izarrik distiratsuenaProcyon (α CMi) (itxurazko magnitudea 0,38)
Meteoro euriaCanis Minorideak)
Konstelazio mugakideakMonoceros, Gemini, Cancer eta Hydra
Behaketa
Igoera zuzena8 h
Deklinazioa+5º°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Martxoa
+85° eta −-75° latitude bitartean ikusgai.

Mitologia aldatu

Zakur txikia Eratostenesek Orionen zakurra bezala identifikatzen zuen, bere jabearen aldi berean katasterizatua, beti egon baitzen bere abentura guztietan. Baina Zakur Nagusiarekin gertatzen den bezala, Mera zakur emea izan daitekeenaren aldaera ere erregistratzen du, bere jabeak ziren Ikario eta Erigoneren gorpuak aurkitu izanaren ondoriozko bere aieneekin jendea erakarri zituelarik lurpera zitzaten. Beste aldaera bat Zefaloren zakurra izango litzatekeela da, Teumesoko azeria ehizatzen saiatu zena.

Konstelazio honetako izarrik distiratsuenak Procyon izena darama, "zakurraren aurretik" esan nahi duena, zakur izarra den Siriusen aurretik agertu izateari erreferentzia eginez.

Izar nagusiak aldatu

Zeru sakoneko objektuak aldatu

Oharrak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak aldatu

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 18 or..

Kanpo estekak aldatu