Caniformia edo Canoidea (txakur antzekoa) Carnivoraren barruko suborden nagusietako bat da. Sudur luzea eta azkazal ez barnerakorrak dituzte, Feliformiak ez bezala. Pinnipedia taldea ere honetatik sortu zen eta, horregatik, talde honen barruan sar daiteke. Kide gehienak plantigradoak dira, Canidae izan ezik. Feliformiak baino hortz gehiago ere badituzte. Haragijaleak baldin badira ere orojaleagoak dira Feliformia baino. Bulbo auditorioa partzialki zatitua dago edo ganbara bakarrekoa da, hezur bakar batekin.

Caniformia
Paleozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
Subordena Caniformia
Kretzoi, 1943
Azpibanaketa

Taxonomia aldatu

   Caniformia   

Amphicyonidae 

Canidae        

   Arctoidea   
   Ursoidea   

Hemicyonidae 

Ursidae  

Pinnipedia

Enaliarctidae 

   

Phocidae 

   

Otariidae 

Odobenidae 

   Musteloidea   
   

Ailuridae  

   

Mephitidae 

   

Procyonidae 

Mustelidae 

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caniformia