Mephitidae
Mofeta edo Mephitidae ugaztun haragijale familia bat da. Oso ezagunak dira mehatxupean isurtzen duen gai kirastunagatik. Mofetaren larrua, bestalde, oso preziatua da.
Mephitidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Superfamilia | Musteloidea |
Familia | Mephitidae Bonaparte, 1845 |
Generoak | |
Irakurri testua
| |
Banaketa mapa | |
Ezaugarriak eta jokaerak
aldatuEzaugarririk nabarmenena du usain txarra, kirastuna, uzkiko guruinek isurtzen dutena. Mofetak isurtzen du kirats hori bere burua arriskupean ikusten duenean. Isuri aurretik, mofeta bakoitzak jarrera bat hartuko du, espeziearen arabera: batzuek buztana jasoko dute, beste batzuek, ostera, atzeko hankak. Edozein modutan, arrisku egoeretan, espezie guztiek egiten dute soinu zorrotz bat.
Ile gehiena beltza eta distiratsua du, eta bizkarraren alde banatara bi zerrenda zuri ditu, lepotik buztaneraino. Omniboroa edo orojalea da, intsektuak jan ditzake, arrautzak, fruituak, ugaztun txikiak, txoriak eta eztia. Jeneralean, gauez ibiltzen da janari bila.
Mofeta emea 55 egun izaten da umedun, eta 1 eta 10 ume egin ditzake. Horiek amaren esnea edaten dute, 10 bat astez.
Habitat edo berezko ingurunea
aldatuMofetak zuloetan bizi dira, emeek egiten baitituzte neguan, eta bertan igarotzen dute lozorro aldi bat, nahiz eta hori ez den iristen erabateko hibernaziora.
Zenbaitetan partekatzen dituzte zuloak otsoekin eta mapatxeekin.
Generoak eta espezieak
aldatuGarai batean adituek jo dituzte mofetak mustelidoen subfamiliakotzat, harik eta ADN ikerketa lan batek Mephitidaen familian kokatu zituen. Gaur egun, mofetak 11 familiatan sailkatzen dira, 4 generotan banatuta:
- Generoa: Mephitis
- Mephitis mephitis Mofeta arrunta edo marraduna
- Mephitis macroura Mofeta txanoduna
- Generoa: Spilogale
- Spilogale gracilis Mendebaleko mofeta motaduna
- Spilogale putorius Ekialdeko mofeta motaduna
- Spilogale pygmaea Mofeta orbandu pigmeoa
- Generoa: Conepatus
- Generoa: Mydaus
- Mydaus javanensis Teledu edo Malaiako mofeta kirastuna
- Mydaus marchei Palawango mofeta kirastuna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mephitidae |