Callophrys rubi Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan, Afrika iparraldean eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsulan hasi eta Siberia eta Pakistaneraino. Callophrys izenak "bekain politak" esan nahi du.

Callophrys rubi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaEumaeini (en) Eumaeini
GeneroaCallophrys
Espeziea Callophrys rubi
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaAhabia, Xiristola, Mendiko uso-belar, Helianthemum, Cytisus, Rhamnus, Ote, Rubus eta Cornus

Lineo naturalista suediarrak deskribatu zuen 1758. urtean, Systema Naturae liburuaren 10. edizioan.

Deskribapena aldatu

Tximeleta txikia da, 26-30 mm-ko hegal zabalera du[1]. Hegalen gainaldea marroi ilun kolorekoa da, arraren kasuan bi orbain argi ditu aurreko hegaletan. Azpialdea berriz berde bizia da eta marra zuri fin bat du, batzuetan falta dena. Kolore berde bizi hori errepikatzen diren egitura mikroskopikoek ematen diote tximeletari.

Beldarrak berdeak dira eta atzealdean marra hori batzuk dtuzte.

Bizi zikloa aldatu

Tximeleta helduak martxoa eta ekaina artean ikusten dira hegan[1]. Inoiz ikusi izan dira uztailean eta baita abuztuan ere. Pausatzen direnean beti ixten dituzte hegalak, alde berdearekin belarretan kamuflatzeko helburuaz[2].

Arrak lurraldekoiak izaten dira eta haien lurraldean sartzen diren emeak gorteiatzen dituzte. Arrautzak banan banan jartzen dituzte landarean eta handik beldarrak jaiotzen dira. Negua iritsi aurretik pupa bihurtzen dira eta zarata berezia ateratzen dute inurriak erakartzeko. Haiek inurritegira sartu eta bertan gordetzen dituzte eta pupak horrela igarotzen du negua.

Habitata aldatu

Beldarra landare espezie ugaritaz elikatzen da, izan ere edozein habitatetan aurkitu dezakegu; basoetako irekigunetan, basamortuetan, ibaiertzetan... 0 eta 2.300 metrotako altueratan aurkitu izan da.

Azpiespezieak aldatu

  • Callophrys rubi rubi (Europan eta Kaukasoan)
  • Callophrys rubi fervida Staudinger, 1901 (Iberiar penintsulan, Marokon eta Ekialde Hurbilean)
  • Callophrys rubi borealis Krulikovsky, 1890 (Uraletan, Errusian)
  • Callophrys rubi sibirica Heyne, [1895] (Siberian eta Asian)[3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Green hairstreak - Callophrys rubi» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. «Callophrys rubi on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  3. «Callophrys» ftp.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

Kanpo estekak aldatu