High Sierra (filma)
High Sierra 1941eko Raoul Walsh estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzezko filma bat da. W.R. Burnett idazlearen izenburu berdineko High Sierra eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Ida Lupino, Humphrey Bogart, Alan Curtis eta Arthur Kennedy aktoreek antzeztu zuten.
High Sierra (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1941 |
Izenburua | High Sierra |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, lapurreta filma, film dramatikoa eta Zinema beltza |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Raoul Walsh |
Gidoigilea(k) | John Huston W. R. Burnett (en) |
Antzezlea(k) | |
Ida Lupino Humphrey Bogart Alan Curtis Arthur Kennedy Cornel Wilde Henry Travers Henry Hull Joan Leslie Barton MacLane Elisabeth Risdon (en) George Meeker (en) Isabel Jewell James Flavin Louis Jean Heydt Minna Gombell Paul Harvey Donald MacBride Willie Best Spencer Charters (en) John Eldredge Clancy Cooper | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Hal B. Wallis |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Adolph Deutsch |
Argazki-zuzendaria | Tony Gaudio (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia eta Palm Springs |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Filma honek bi berregokitzapen izan zituen: Raoul Walsh berak zuzendutako Colorado Territory (1949) wetern filma eta Stuart Heisler zinema zuzendariaren I Died a Thousand Times (1955).
Argumentua
aldatuRoy Earle (Humphrey Bogart) espetxean portaera ona izan eta iraganean kide izan zen lapur-taldeko Big Mac buruzagiak (Donald MacBride) ordaindutako diru-sariari esker aske utzi berri dute. Handik gutxira, lapur-taldeko kide batek Royri Big Macek lapurreta handi bat egiteko asmoa duela eta Kalifornian bere zain dagoela aipatuko dio. Nahiz eta Roy bizimoduz aldatzeko asmoa izan, bere buruzagi-ohiarekin bilduko da. AEBtan barna burututako bidaian zehar Royk baserritar familia bat ezagutuko du (Henry Travers eta Elisabeth Risdon), Roy haien hiloba Vilmaz (Joan Leslie) maiteminduko delarik. Halere, Royk bidean aurrera jarraitu eta Kalifornian Big Macekin bilduko da. Haren banketxe-lapurretan parte hartuko du, baina gauzak ez dira lapurrek nahi gisa aterako eta estatu guztiko polizia heurei etengabe eta nekagaitz jarraika hasiko da, lapurrek ahal duten moduan ezkutatu eta haiek sahiesten saiatuko direlarik...
Aktoreak
aldatu- Ida Lupino: Marie
- Humphrey Bogart: Roy Earle
- Alan Curtis: Babe ("Haurtxo")
- Arthur Kennedy: Red ("Gorri")
- Joan Leslie: Velma
- Henry Hull: Doc Banton
- Henry Travers: Pa ("Aitatxo")
- Jerome Cowan: Healy
- Minna Gombell: Baughmam andrea
- Barton MacLane: Jake Kranmer
- Elisabeth Risdon: Ma ("Amatxo")
- Cornel Wilde: Louis Mendoza
- Donald MacBride: Big Mac ("Mac Handia")
- Paul Harvey: Baughmam jauna
- Isabel Jewell: Blonde ("Ilehori")
- Willie Best: Algernon
- Spencer Charters: Ed
- George Meeker: Pfiffer
Kanpo estekak
aldatu- High Sierra filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)