Bwindiko baso zeharkaezina

Bwindiko baso zeharkaezina, Ugandaren hego-mendebaldean dago, Afrikako ekialdean. Basoaren barruan Parke Nazional bat dago, Kongoko Errepublika Demokratikoarekin muga egiten duena, Virungako Parke Nazionaletik gertu eta Rift Haran Handiaren ertzetan. Parkeak 331 km2 ditu, funtsean,  jungla eta ordokiez osatua. Parkea batez ere ezaguna da bertan Mendietako 300 gorilen bizilekua dela, hau da, mehatxatutako populazio horren erdia.

Bwindiko baso zeharkaezina
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Uganda
Ugandako eskualdeWestern Region
Ugandako barrutiKanungu District
Koordenatuak1°03′S 29°43′E / 1.05°S 29.72°E / -1.05; 29.72
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Arkitektura
Azalera331 km²
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(vii) eta (x)
Erreferentzia682
Eskualdea[I]Afrika
Izen-ematea1994 (XVIII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Parkea UNESCOren munduko ondarearen zerrendan inskribatua dago.

Buhoma inguruko eskualdea oso egokia da primateak eta hegaztiak ikusteko, baita txinpantzeak, turakoak eta Bucerotidaeak ere. Basoa Afrikako ekosistema aberatsenetako ei da, izatez bertan bizi baitira espezie mota desberdin anitz: 120 ugaztun, 346 hegazti mota, 202 pinpilinpauxa mota, 163 arbola mota, eta arriskuan dauden beste hainbat espezie. Mendietako gorila bi mota daude, Mubarrak eta Katendegyerak, eta biak nahiko ohituta daude gizakien presentziara. Mubarrak ei dira soziableenak.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu