Turako
Turakoak musofagidae familiako hegaztiak dira. Bost genero eta 23 espezietan banatzen dira eta turako izen generikoz ezagutzen ditugu. Kolore bizikoak izan ohi dira, gandordunak eta tamaina ertainekoak (40-50 cm inguru). Koloretsuak eta kolonialak izan arren, ez da erraza turakoak naturan behatu ahal izatea.

Saharaz hegoaldeko Afrikako basoetan eta sabanetan bizi dira, batez ere. Basoetan bizi direnak kolorez berdeak izaten dira; sabanetakoak, berriz, grisaxkak edo marroixkak. Ile-itxurako lumaz eratutako motots bat dute buruan espezie gehienek. Fruituak jaten dituzte gehienbat. Turako motarik ezagunenak Tauraco leucotis eta Corythaeola cristata dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.