Budapesteko Legebiltzarra

Hungariako Legebiltzarra edota Budapesteko Legebiltzarra (hungarieraz Országház, euskaraz literalki "Herriaren Etxea" esan nahi du), ziuraski, Budako gazteluarekin batera Hungariako hiriburu den Budapesteko eraikinik ezagunena da. Hungariako Biltzar Nazionalaren eta beste instituzio batzuen egoitza da, Legebiltzarreko liburutegia kasu. Hiriko V. barrutian dago, Danubio ibaiaren ondoan, sarrera nagusia, Kossuth Plazan dagoelarik.

Budapesteko Legebiltzarra
Hungariako Legebiltzarraren eraikinaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Hungaria
Hiria Budapest
District of BudapestBudapest District V
Koordenatuak47°30′25″N 19°02′44″E / 47.5069°N 19.0456°E / 47.5069; 19.0456
Map
Historia eta erabilera
IrekieraII. milurtekoa
Inaugurazioa1904
ErabiltzaileaHungariako Biltzar Nazionala
Arkitektura
ArkitektoaImre Steindl (en) Itzuli
Estiloaarkitektura neogotikoa
Dimentsioak96 (altuera) m
Webgune ofiziala

Eraikina, 1885 eta 1904 bitartean eraikia izan zen, Imre Steindlen planoak jarraituz.

Legebiltzarra bisitatu nahi dutenek, sarrerak eros ditzakete, hizkuntza ezberdinetako talde bisitak antolatzen dira.

Barnealdea aldatu

Barnealdea, haitzurdin eta urrez apaindua dago. Eraikinak, bere egitura simetrikoarekin, bi ganberatako legebiltzar bat izateko balio du. Iparraldeko hegalean, Lehen Ministroaren bulegoak daude, hegoaldekoan, berriz, Errepublikako Presidentearenak.

Kanpoko eskaileraren albo banatan lehoien bi estatua aurki daitezke. Zutabeak, granito gorriz eginak daude, eta 6 metroko altuera eta 4 tonako pisua dute. Sabaian, Károly Lotzen margo alegorikoak ikus daitezke, "Legediaren Apoteosia" eta "Hungariaren Loriatzea" kasu.

Munduko Zazpi Mirari Berriak aldatu

Munduko Zazpi Mirari Berriak izeneko leihaketan parte hartu zuen, baina ez zen aukeratua izan.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu