Concarneauko herri harresitua

Concarneauko herri harresitua (frantsesez: Ville close de Concarneau) Bretainiako Concarneau udalerrian dagoen gotorleku ezaguna da, Finistère departamentuan.

Concarneauko herri harresitua
Airetiko ikuspegia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
Frantziako udalerriConcarneau
Koordenatuak47°52′N 3°55′W / 47.87°N 3.91°W / 47.87; -3.91
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Erabileragotorlekua
hiria
Arkitektura
ArkitektoaSébastien Le Prestre de Vauban
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Concarneau herria bartan sortu zen Erdi Aroan. Badian dagoen uharte hau itsasaldien menpe dago, itsabeheran kontinentearekin lotzen baita. Toki estrategikoa eta babestua izanik garapen handia izan zuen eta Erdi Arotik hona guarnizio militarra izan da bertan. Vauban planari esker harresiak gotortu egin zituzten 1680 eta 1694 artean.

Arkitektura aldatu

Harresiek 980 metrotako luzera dute eta uharte guztia inguratzen dute. Hainbat dorre ere badituzte:

  • Gobernadorearen dorrea (XV-XVII)
  • Alkatearen dorrea (XIV-XVII)
  • Dorre berria (XVI)
  • Ardoaren atearen dorrea (XV)
  • Pasabidearen dorrea (XV)
  • Txakurren atearen dorrea (XVI)
  • Zaldiaren ferra (XVI-XIX)
  • Mairuaren dorrea (XV)
  • Zortearen dorrea
  • Lapurren dorrea (XV)

Aipagarriak diren beste egitura batzuk:

  • Ardoaren atea: 1891ean sorturiko moila bat da. Lehenengo merkatal kaia izan zen.
  • Pasabidearen atea

Eraikin nagusiak aldatu

  • Gobernadoearen jauregia (XVII)
  • Alkatearen logia (1730), gobernadorearen ordezkoa zen.
  • Saint-Guénolé eliza: XII mendeko elizaren hondarren gainean eraiki zen 1937an.
  • Ospitaleko kapera.
  • Hervo etxea (XVI): Frantziako monumento historikoa.
  • Concarneauko arrantzaren museoa

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu