Brigitte Vasallo

Idazle eta ekintzailea espainiarra

Brigitte Vasallo (Bartzelona, 1973) idazle, irakasle eta LGBTI ekintzaile antiarrazista eta feminista da. Ezaguna da, batez ere, genero-islamofobiari egiten dion kritikagatik, purplewashingari eta homonazionalismoari egiten dien salaketagatik, eta halaber harreman afektiboetan polimaitasunaren aldeko jarreragatik. [1]

Brigitte Vasallo

(2015)
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, aktibista eta filosofoa
Izengoitia(k)Brigitte Vasallo

IMDB: nm8504839 Facebook: brigittevasallo Twitter: La_Vasallo Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Galizia jatorri duen familia migratzaile bateko alaba da. Frantziara hasiera batean eta gero Kataluniara joan ziren. [2] Marokon bere helduaroaren zati handi bat bizi pasa du eta horrek aukera eman dio mendebaldeko gizartearen pentsamendu etnozentriko eta kolonial hegemonikoaren ikuspegia eskuratzeko. [3] [4]

Hainbat komunikabideekin kolaboratu ohi du (eldiario.es, Catalunya Ràdio, Diagonal, La Directa edo Pikara aldizkariarekin, adibidez) baita hitzaldi ugari eman ere. Halaber, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gènere i Comunicació masterreko irakaslea da. [5]

Lan-ildoak

aldatu

Brigitte Vasalloren lana bi ardatz nagusitan dago egituratuta. Alde batetik, arrazismoa eta misoginiaren arteko intersekzionalitatea aztertzen du, batez ere emakume musulmanengan nola eragiten duen. [6] Ildo horretatik jarraiki, purplewashing eta pinkwashing salatzen ditu, baita feminismoa eta LGBTI eskubideak xenofobia justifikatzeko nola instrumentalizatzen diren ere. [7] [8]

Bestalde, monogamia tradizionaletik aparte, afektiboki harremanak eraikitzeko beste modu batzuk balioesten ditu, leialtasuna jabetza-modu gisa eta maitasuna ondasun mugatu gisa ulertzetik haratago joaten direnak. [9][10] Hala ere, ohartarazi egiten du neoliberalismoa polimaitasunaz aprobetxatu ahal dela ikuspegi indibidualista batetik botere-egiturak erreproduzitu ahal dituelako eta pertsonak zein bere gorputzak kontsumo-objektu gisatzat hartuz gauza bihurtu. [11]

Argitalpenak

aldatu
  • Pornoburka: Ravaleko ezbeharrak eta beste izaera garaikide batzuk (Desventuras Del Raval Y Otras F(r)icciones Contemporaneas, 2013). [12] [13]
  • Pentsamendu monogamikoa. Terror poliamoretsua ( Pensamiento monógamo, terror poliamoroso, y sobre amor, estado, capitalismo y revolución., 2018). [14]

Erreferentziak

aldatu
  1. «"Nahikoa da, utzi maitasun erromantikoaren propaganda egiteari"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Brigitte Vasallo. Aula Oberta #6 | Multimedia | CCCB. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  3. (Gaztelaniaz) «Brigitte Vasallo: "El pensamiento monógamo genera identidades cerradas que operan con violencia" | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  4. (Gaztelaniaz) «Brigitte Vasallo: “Pensar que el burka es patriarcal y que las mujeres no tienen manera de redomarlo es una mirada colonial” | Arainfo» AraInfo | Diario Libre d'Aragón 2014-12-08 (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  5. (Katalanez) Docents – Màster de Gènere i Comunicació. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  6. (Gaztelaniaz) «Burkas en el ojo ajeno: el feminismo como exclusión» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  7. (Gaztelaniaz) «Del pornoburka al purplewashing, los trucos más sucios contra el feminismo» El Confidencial 2016-04-01 (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  8. «Conchita Wurst y los peligros del homonacionalismo | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  9. (Gaztelaniaz) «Romper la monogamia como apuesta política» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  10. «#OccupyLove: por una revolución de los afectos | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  11. (Gaztelaniaz) «El poliamor ‘is the new black’*» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  12. Vasallo, Brigitte.. (2014, ©2013). PornoBurka : desventuras del Raval y otras f(r)icciones contemporáneas. (3. ed. argitaraldia) Ediciones Cautivas ISBN 9788461661749. PMC 895104269. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  13. (Gaztelaniaz) «El Raval, sin imposturas - La Marea» lamarea.com 2014-11-28 (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  14. Vasallo, Brigitte,. Pensamiento monógamo, terror poliamoroso. ISBN 9788416227242. PMC 1063798607. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Brigitte Vasallo