Bostekoa (telebista saioa)


Bostekoa
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Aitor Zubieta
Iraupena 65-70 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) PrimeTime Media SL
TB Katea ETB1
Ordutegia Igandetan 22:00ean (Ostegunetan 22:30etan, lehenengoa)
Emisioa 2019ko uztailaren 7a (2019ko otsailaren 21an, lehen saiakera)
Emisioan
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 7
Audientzia %2,2

Bostekoa ETB 1en emititzen den telebista saioa da. Aitor Zubieta pilotari ohiak aurkezten du eta herrien arteko lehiak ditu ardatz herri-kirolen bidez. Euskaraz ematen den saioa da eta 2019ko otsailaren 21ean estreinatu zen. Lehenengo lau ataletan 8 herri elkarren aurka arituko dira eta gero finalerdiak eta finala egingo dira. Guztira 7 atal izango ditu denboraldiak.[1]

Lehenengo atalak izan zuen audientzia datu kaskarra ikusita, Euskal Telebistak programaren emisioa bertan behera utzi zuen. Bere ordez Sukaldaria saioa jarri zuen ostegun gauetan.

Hala ere, udan saioa berreskuratu zuten eta 2019ko uztailaren 7an berriro hasi ziren lehenengo ataletik programa emititzen.

Saioaren azalpena aldatu

Saio bakoitzean elkarren artean lehia duten bi herri arituko dira elkarren aurka. Eta programaren hari gisa irratia egongo da. Herri bakoitzean, tokian tokiko irratia arituko da lehiaren eta esperientziaren inguruko emankizuna egiten.

Programak bi zati ditu. Lehenengoan Aitor Zubietak egun batzuk emango ditu programa horretan lehiatuko diren herrietan. Bertan herri horiek herri-kirolekin zein harreman duten aztertuko du eta inguruko jendearekin hizketan arituko da bertako jendea eta tokiak ezagutzeko. Zati honen helburua lehikideak eta herriak ikusleei gerturatzea eta lehiarako ikusmina piztea da.
Bigarren zatia berriz lehia izango da. Herri bakoitzean bost lehikidek hartuko dute parte eta bost proba izango dira egin beharrekoak. Proba hauek Mungiako Birleko probalekuan grabatuko dira. Herri kirolak ikus-entzuleei ikustaraztea da programaren helburuetako bat eta emozioz betetako atalak eskaintzea. Lehiakideen artean ere era guztietako kirolariak ikusteko aukera izango da.

Bost probak aldatu

  • Sokatira: bi tiraldi eta hirugarrena berdinketa egonez gero.
  • Harrijasotzea: 63 kiloko harriari 10 altxaldi.
  • Txingak: 25 kiloko txinga parearekin 3 joan-etorri (21 metroko 6 plaza alegia).
  • Trontza: euskal zerrarekin, 5 mozketa 45 ontzako perimetroa duen enborrari.
  • Giza proba: 470 kiloko harriarekin 21 metroko 2 plaza egin.

Saria aldatu

Zortzi herrien artean irabazten duen boskoteak 5.000 euroko saria eta Herrien Arteko Pentatloi Txapelketako txapela eramango du.

Sailkapen nagusia aldatu

Zazpi saiotan, elkarren aurka aritu ziren 8 herriak eta azkenean Ibarrak irabazi zuen. Honela geratu zen sailkapen nagusia:

  • 1. Ibarra
  • 2. Errezil
  • 3. eta 4. Goizueta eta Elorrio
  • 5. 6. 7. eta 8. Tolosa, Abadiño, Leitza eta Azpeitia

Denboraldiak aldatu

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 7 2019ko otsailaren 21a

2019ko uztailaren 7a

2019ko irailaren 15a ----- %2,2

Atalak eta audientziak aldatu

Atala Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1. final-laurdena: Ibarra - Tolosa 2019ko otsailaren 21a (lehen saiakera)

2019ko uztailaren 7a

3.000 ikusle

--

%0,4 (%1,4)

%1,0

2 2. final-laurdena: Elorrio - Abadiño 2019ko uztailaren 14a %2,2
3 3. final-laurdena: Leitza - Goizueta 2019ko uztailaren 21a %3,4
4 4. final-laurdena: Azpeitia - Errezil 2019ko uztailaren 28a %2,8
5 1. finalerdia: Errezil - Goizueta 2019ko irailaren 1a %3,1 (%7,2)
6 2. finalerdia: Ibarra - Elorrio 2019ko irailaren 8a %1,4 (%3,8)
7 Finala: Ibarra - Errezil 2019ko irailaren 15a %1,3 (%2,8)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu