Bokalen iraupen

Bokalen iraupena» orritik birbideratua)

Bokalen iraupena bokalen nolakotasunetako bat da. Bokalak laburrak edo luzeak izan daitezke hizkuntza batzuetan (euskaran ez) eta horrek hitzen esanahiak aldatu ditzake.

Kontsonanteen luzatzeari «geminazioa» deritzo.

Iraupenaren adieraztea

aldatu

Gehienetan idazketan bokalen iraupena adierazten da: ikur bereziak erabil daitezke (á (akutea) eta ā (makrona) ikur zabalduenak dira horretarako), baita hizkien bikoizketa (aa) ere. Hala ere, hizkuntza batzuek ez dituzte bokal luzeak adierazten idazketan, adibidez, kroazierak.

Hizkuntza batzuetan bokalak beren kokapenaren arabera luzeak bihurtzen dira, adibidez, alemanierazko silaba bat irekita dagoenean (bokal batekin amaitzen denean) bokala luzea bihurtzen da (baina salbuespenak daude).

Munduko hizkuntzen artean

aldatu

Bokalen iraupen ezberdina zabalduta dago munduko hizkuntzen artean. Batzuetan bokal laburrek eta bokal luzeek nolakotasun ezberdinak ere badituzte, hau da, irekiagoak edo itxiagoak daude.

Hurrengo hizkuntzetan bokalen iraupen ezberdina izan daiteke: uraldar hizkuntza gehienak, Polinesiako hizkuntzak, mongoliera, navajo, germaniar hizkuntzak, hainbat eslaviar hizkuntzak, zelta hizkuntzak, baltiar hizkuntzak, hainbat turkiar hizkuntzak, nahuatla, japoniera, tamilera eta besteak.

Hainbat hizkuntzek bi baino bokalen iraupen maila gehiago dituzte, adibidez, estonierak (hiru maila).

Hainbat hizkuntzek beren garapenaren bidean bokalen iraupen ezberdina galdu zuten, adibidez, grezierak.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu