Boilur beltz
Boilur beltza (Tuber melanosporum) onddo hipogeo jangarria da. Onddo honen fruitu-gorputza lur azpian hazten da eta kanpotik, bere itxura patata ilun baten antzekoa da.
Boilur beltz | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tuberaceae (en) ![]() | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tuber | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tuber melanosporum Vittad. 1831
| |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
MorfologiaAldatu
Boilur beltzaren karpoforoa puxika itxurakoa da, irregularra eta 2-8 zentimetroko diametrokoa. Hasieran kolore gorria badu ere, laster ilundu eta beltz bihurtzen da. Garatxoz estalita dago, eta gainean arrakalak dauzka.
Mami konpaktua eta samurra dauka, lehenengo gorrixka edo morea eta azkenean beltza, zain zuri mehez zeharkatutakoa. Usain sarkorra dauka, berezia, eta zapore bikaina.
Espora beltzak dauzka, eztenez estalitakoak.
EkologiaAldatu
Onddo sinbionte hau abenduan hasten da karpoforoa ekoizten, baina alerik onenak urtarriletik aurrera bil daitezke, eta martxora arte aurki daitezke. Lurzoru basiko eta ondo drainatuetan bizi da, askotan artadien azpian, baina baita urritzetan, pagoetan eta zumarretan. Mahastiak edo olibondoak egon diren tokietan ere ager daiteke.
Onddo hau lur azpian bizi denez, zaila da aurkitzen. Txakurrak eta txerriak erabiltzen dira beren kokapena zehazteko.
GastronomiaAldatu
Onddorik garestienetakoa, oso estimatua da. Bi aste inguruz kontserba daiteke hozkailuan eta ia 10 hilabetez izozkailuan. Mota guztietako janarien ongailu gisa erabiltzen da, saltsak prestatzeko, entsaladetan, pastaren osagarri gisa edo beste elikagai batzuei, esaterako arrautzei, usaina emateko.