Boa (jantzia)

lepoaren inguruan jartzen den lumazko bufanda apaingarria
Artikulu hau jantziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Boa (argipena)».

Boa esaten zaio lepoaren inguruan jartzen den lumazko bufanda apaingarriari. Ohikoan luzea izanik, boa sugearen izena hartzen du hainbat hizkuntzatan.

Boa (jantzia)
lepoko osagarria

Historia aldatu

Boa batez ere emakumeek historiako garai ezberdinetan erabili duten apaingarri edo beroki bat da. Viktoriar aroan, XIX. mendearen zatirik handienean, baita XX. mendeko zenbait urtetan ere, oso ezaguna zen osagarria Mendebaldeko aberatsen artean.

XXI. mendean vedetteek erabiltzen dute eta osagarri erotiko gisa ohikoa da ingurune intimoetan, erreibindikazioetan eta kabaret erako erakustaldietan. [1] Mozorrotzeko orduan ere asko erabiltzen da eta New Orleanseko Mardi Grasen eroateko jantzi klasikoa da, urre, berde eta more kolore tipikoekin. [2]

 
Mikel Martin LGTBI ekintzailea Errenteriako jaien hasierako suziria boaz jantzita pizten.

Osagaiak aldatu

Boa erdiko nukleo baten inguruan jositako txori luma zerrenda luze batez osatuta dago, eta horrela koherentzia uniformea ematen dio. Luma sintetikoak ohikoak dira XXI. mendean, baina XIX. mendeko lehen boetan hegaztien benetako lumak erabiltzen ziren, hauek zirelarik ohikoak:

  • Ostruka boa: Erdiko sokari jositako ostrukaren luma luzeekin egiten dira.
  • Indioilar boa: bere prestatzeko, indioilar etxekotuaren gorputzean hazten diren luma ireki batzuk erabiltzen dira. Ostrukenak baino zurrunagoak dira eta, beraz, deserosoagoak dira larruazala igurztean. Badira eredu trinkoagoak eta astunagoak; eta arinagoak eta eramateko errazagoak diren beste batzuk. Dekorazio-objektu gisa ere erabil daitezke.
  • Marabu boa: Oso luma fin eta leunak dira, apainketa lanetan edo abaniko, soineko, beroki edo txanoen parte gisa ere oso estimatuak izan direnak. Naturan arriskuan dagoen hegaztia izanik, ez dago ondo ikusia bere lumak erabiltzea XXI. mendean

Normalean, boa osatzen duten lumak kolore ezberdin eta biziz tindatzen dira, era guztietako jantziekin konbinatzeko. Ez da arraroa bi kolore ezberdinetan etortzea.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Boa (prenda)» artikulutik itzulia izan da, 2022-04-14 data duen 142905178 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-04-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu