Black '47 (filma)
Black '47 (euskaraz 1847 Beltza), 2018ko Lance Daly zinema zuzendariaren drama film bat da. PJ Dillon eta Pierce Ryanen An Ranger (Rangerra) irlanderazko film laburrean oinarritua dago. Hugo Weaving, James Frecheville, Stephen Rea, Freddie Fox, Barry Keoghan, Moe Dunford, Sarah Greene eta Jim Broadbent aktoreek antzeztu zuten.
Black '47 (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Black 47 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Irlandako Errepublika, Luxenburgo eta Belgika |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lance Daly (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Declan Quinn |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Argumentu nagusia | Irlandako Gosete Handia |
ifcfilms.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1845-1849ko Irlandako Gosete Handiaren garaian girotua dago. 2018ko martxoaren 2an Berlingo Zinemaldian estreinatu zen.
ArgumentuaAldatu
1847, Irlanda, Connemara. Atzerrian Britainiar Armadarekin baterra borrokatzen egon ondoren, Martin Feeney (James Frecheville) Connemarako Ranger ohiak bere postua utzi eta familiarekin berrelkartzeko asmoz jaioterrira itzuli da. Gerrako izugarrikeriak ikusteaz nahiko eskarmentua izan arren, Irlandako Gosete Handiak herrialde guztian zabaldutako miseria eta bere herri eta familian eragindako ondorioek zur eta lur utziko dute.
AktoreakAldatu
- Hugo Weaving: Hannah
- James Frecheville: Martin Feeney
- Jim Broadbent: Lord Kilmichael
- Stephen Rea: Conneely
- Freddie Fox: Pope
- Moe Dunford: Fitzgibbon
- Barry Keoghan: Hobson
- Sarah Greene: Ellie
- Andrew Bennett: Beartla
- Colm Seoighe: Swineherd
- Ronan O'Connor: Red McCormack
- Ciaran Grace: Ó Sé
- Dermot Crowley: Bolton epailea
- Sheila Moylette: Lursail erregistratzailea
- Aidan McArdle: Cronin
Kanpo estekakAldatu
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)