Bizkaiko golkoko gudua

Bizkaiko golkoko gudua 1592ko azaroan gertaturiko itsas-gudua izan zen, Pedro Zubiaurrek zuzendutako bost urkak eta sei gerraontzik lagundutako 40 itsasontzi ingelesek osatutako konboi baten artean.

Bizkaiko golkoko gudua
Anglo-espainiar Gerra (1585-1604)
Bay Of Biscay (6920217642).jpg
Golkoaren irudia
Data1592ko azaroa
LekuaBizkaiko golkoa
EmaitzaEspainiar garaipena
Gudulariak
 Ingalaterrako Erresuma  Espainia
Buruzagiak
Ingalaterra Charles Howard Espainia Pedro Zubiaur
Indarra
40 merkantzia-ontzi
6 galeoi
5 urka
Galerak
Bandera-ontzia erreta
Zenbait merkantzia-ontzi kaltetuta
3 merkantzia-ontzi atxilotuta
Urka bat kaltetuta

AurrekariakAldatu

Henrike III.a Frantziakoaren hilketaren ondoren, Henrike III.a Nafarroakoa protestanteak frantziar koroa bereganatu zuen. Liga Katolikoak, Sixto V.a aita santuak eta Filipe II.a Espainiako erregeak Frantziako erregetzat aitortzeari uko egin zioten. Hori zela eta, Espainiako erregeak 1590ean Juan del Águila burua zuen espedizio bat bidali zuen Frantziara.

Ingelesek, 1585ean hasitako gerragatik, protestante eta Espainiaren etsai gisa, Henrike Nafarroakoari lagundu eta tropak bidali zituzten Frantziara.

GatazkaAldatu

Pedro Zubiaur buru zuen ontzidiak ingeles ontzidia eraso zuen bere bandera-ontziari eraso eta su emanez, eta horrek nahasmen handia sortu zuen konboi ingelesaren artean. Handik gutxira, sei ontziz osatutako beste eskuadra ingeles bat (Elisabet I.a erreginak frantziar protestanteei laguntzeko Bordelera bidaliak) batailara iritsi zen, eta konboia defendatzen saiatu ziren. Borroka gogorren ondoren, espainiarrak garaile atera ziren batailan, ingeles itsasontzietako batzuk oso kaltetuak izan baitziren eta beste hiru harrapatu baitzituzten.

OndorioakAldatu

Pedro Zubiaur buru zuen ontzidiak, Ingalaterrako ontzidia baino txikiagoa izan arren, herrialde horretako ontziei aurre egin zien, arrakasta handia lortuz.

Zubiaurren ibilbiderako arrakasta izan zen, ospea eman ziona. Gero ingelesen aurkako gudu are garrantzitsuagoak borrokatu zituen, hala nola Blayeko gudua 1593an eta Kornuallesko gudua 1595ean.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu