Lurbira (bitxigintza)

Lurbira edo globus crucigerra, Lurra irudikatzen duen bitxi bat da, gurutze batek koroatua. Lurbira, autoritatezko ikur kristau bat da, denboran zehar erabili izan dena eta gaur egun txanpon, ikonografian eta Austria, Bavaria, Danimarka, Suedia eta Errusia bezalako Koroako Bitxietan agertzen dena.

Daniar koroako bitxietako lurbira

Orbeak munduaren gainean (lurbira) Kristoren domeinua (gurutzea) irudikatzen du, literalki, lurreko gobernari batek eutsia (edo, batzuetan, aingerua bezalako izaki zerutiar batek). Kristok berak eutsia denean, objektua, mendebaldeko ikonografian, Salvator Mundi (Munduaren Salbatzailea) bezala ezagutzen da.

Ezagutzen den lehen erabilera, V. mendekoa da, beharbada, 395 eta 408 urteen bitartean, non, Bizantziar Inperioaren lehen enperadorea izan zen Arkadioren txanponetan agertzen zen, baina askoz ziurragoa da bere ondorengo izan zen Teodosio II.aren txanponetan, 423an agertzea.

Kanpo estekak

aldatu