Bicoccako gudua edo Bicoccako Lehen Gudua (italieraz: Battaglia della Bicocca) 1522ko apirilaren 27an Lau Urteko Gerraren baitan gertatutako gudua izan zen, garaiko Milanerria zegoen Bicocca herritik gertu. Frantzia eta Veneziako Errepublikaren indar armatuen eta Espainiako Inperioaren eta Aita Santuen Lurraldeetako armaden arteko gudua izan zen, azken hauek Prospero Colonnaren agindupean. Taktika hobea dela eta Karlos V.aren agindupeko tropek garaipen erraza lortu zuten, 1525an gertatuko zen Paviako guduaren aurrekari garrantzitsua markatuz. Suitzar-Veneziarren aldean 3.000 heriotza izan ziren eta Espainiak heriotz bakarra, guduarekin harremana ez zuten arrazoiengatik, gainera. Zentzu honetan gazteleraz bicoca hitzak "pagotxa" esan nahi du eta frantsesez "apurtutako etxea".

Bicoccako gudua
1521-1526ko Italiako gerra
Bicoccako guduaren diagrama
Data1522ko apirilaren 27a
LekuaBicocca, Milanerria, gaur egungo Italia
Koordenatuak45°31′05″N 9°12′36″E / 45.518°N 9.21°E / 45.518; 9.21
EmaitzaEspainiarren garaipen garrantzitsua
Gudulariak
Frantziako Erresuma
Veneziako Errepublika
Espainiako Erresuma
Aita Santuen Lurraldeak
Germaniako Erromatar Inperio Santua
Milanerria
Buruzagiak
Odet Lautrecekoa
Anne Montmorencykoa
Prospero Colonna
Fernando de Ávalos
Jorge Frundsbergekoa
Indarra
19.000-30.000[1][oh 1] 18.000[2][oh 2]
Galerak
>3.000 suitzar hildako[3] 1[4]

Suitzako mertzenarioek ez zuten euren ordainsaria jaso eta berehalako gudua eskatu zuten, Odet Lautrecekoa komandante frantziarra Bicoccako fortifikazioa erasotzera behartuz, Milango harresietatik iparraldera. Frantziarrak gehiago ziren eta suitzako infanteriak pika ugari zituen. Gudua hasterakoan suitzarrak bi koadrotan jarri ziren eta Prospero Colonnaren tropen aurka oldartu ziren, honek kainoiekin erantzuten zien bitartean. Bi armadak bereizten zituen bidea gurutzatu ostean suitzarren aldapa txikia aurkitu zuten aurrez aurre, eta ezin izan zuten zuzeneko erasoa jo espainiarren aurka, baina diana erraza ziren. Suitzarren 3.000 kide galdu zituzten horrela, euren artean 27 kapitain, eta erretiratu behar izan ziren benetako aurrez aurreko borrokaldirik egin gabe.

Gudu honek su-arma eramangarrien garrantzia markatu zuen, bereziki espainiarrek zituzten arkabuzenak, eta pika edo zaldunen aroaren bukaera markatu zuen.

Bitxikeriak aldatu

Hil zen espainiar soldadua mando baten ostikoz hil zela dio historiak[4].

Oharrak aldatu

  1. Lautrec Milanera iritsi zen 12.000 gizonekin, ondoren Suitzako 16.000 pika gehitu ziren, 3.000 italiar (Banda Beltzak) eta ezezaguna den frantziar eta veneziar kopuru bat. Zenbat hil ziren ere ezezaguna da guztiz.
  2. Colonnak 4.000 arkabuzero espainiar zituen, 10.000 Landsknecht, 4.000 infante italiar eta armatutako ehunen bat gizon.

Erreferentziak aldatu

  1. Oman. A History of the Art of War in the Sixteenth Century. , 176 or..
  2. Mallet. The Italian Wars. , 143. or..
  3. Delbrück, Hans. (1990). J. Renfroe Jr. ed. The Dawn of Modern Warfare. Westport: Greenwood Press, 90 or. ISBN 978-0-80326-586-8..
  4. a b La batalla más fácil de ganar de la historia. (Noiz kontsultatua: 2017-01-20).

Kanpo estekak aldatu