Espainiar Inperioa

Espainiako Inperioa» orritik birbideratua)

Espainiar Inperioa, Espainiaren agintepeko lurraldeen edo Espainiako errege dinastien agintepeko lurraldeen multzoa izan zen. 20 milioi kilometro karratuko hedadura izatera iritsi zen XVIII. mendearen amaieran. XVI. eta XVII. mendeetan, egitura propio bat sortu zuen. Ez zen inperio kolonial deitu 1768 arte, eta XIX. mendean hartu zuen berezko egitura koloniala. Espainiar Inperioa lehen inperio globala izan zen: lehen aldiz inperio batek kontinente guztietan zituen lurrak.

Espainiar Inperioa
Imperio español
1492 – 1898
Monarkia (1492-1873; 1874-1898)
Errepublika (1873-1874)
Espainiako bandera

Espainiako armarria

Geografia
HiriburuakToledo (1492–1561)
Madril (1561–1601)
Valladolid (1601–1606)
Madril (1606 urtetik)
Biztanleria60.000.000 (1790)
Azalera14.000.000 (1790) km²
Ekonomia
Diruaerreala, pezeta
Kultura
Hizkuntza(k)Gaztelania; Portugesa, Katalana, Cebuera, Euskera, Aragoiera, Gaskoi-Aranera, Frantsesa, Nederlandera, Alemana, Galiziera, Astur-leones, Siziliera, Napoliera, Lombardiera, Aimara, Kitxua, Nahuatl, maya, tlaxcalteco, mixteco, zapoteco, Guaraniera, Tagalo, Txamorro, Arabiera, Txinera garrantzitsuenen artean hiztunen arabera.
ErlijioaKatoliko Erromatarra
Historia
Gaztela eta Aragoiko Erresumen batasuna1492
Kubaren independentzia1898
Aurrekoak
Gaztelako Erresuma
Aragoiko Erresuma
Ondorengoa
Espainiako Erresuma

Historialarien artean ez dago adostasunik Espainiak bere inperioan izan zituen lurraldeei buruz. Batzuetan zaila da zehaztea ea toki zehatz bat Espainiaren zati zen ala Espainiako erregearen jabetza propioen zati zen; edota lurralde hori ea benetako jabetza zen edo soilik juridikoa zen. Izan ere, hainbat mende hartzen dituen aldi horretan, lurraldeak hainbat modutara erantsi, heredatu edo konkistatu zituen Espainiar Inperioak, eta ez zeuden beti ondo bereizirik erregearen lurrak, batetik, eta nazioaren lurrak, bestetik.[1]

Hala, tradizioz, Herbehereak inperio honen barnean hartzen dira (Espainian eta Herbehereetan gehienek aldezten duten tesia); baina zenbait egilek —hala nola Henry Kamenek— diote lurralde horiek inperioaren barnean sekula ez zirela egon, baizik eta Habsburgotarren jabetza pertsonalen zati zirela.

Aurregogoeta

aldatu

XVI. eta XVII. mendeetan, Espainia, munduko lehen potentzia izatera iritsi zen, lehia zuzenean arituta lehenik Portugalekin eta ondoren Frantziarekin, Ingalaterrarekin eta Otomandar Inperioarekin. Gaztelako Koroa, Portugalekin batera, europar esplorazioan eta ozeanoen (Ozeano Atlantikoa Espainia eta Mendebaldeko Indien artean eta Ozeano Barean, Ekialdeko Asia eta Mexiko artean, Filipinen bidez) bidezko merkataritza ibilbideen irekitzean aurrenengoa zen.

Espainiar konkistatzaileek Amerikako, Asiako, Afrikako eta Ozeaniako hainbat kulturatako lurralde zabalak europarrentzat aurkitu eta menderatu zituzten. Espainia, bereziki Gaztelako Erresuma, hedatu egin zen, lurralde horiek kolonizatuz, eta, horrekin, garai horretako munduko inperio ekonomikorik handiena osatuz. 1580ko Portugaldar Inperioaren eransketaren (1640an galdua) eta XIX. mendeko amerikar kolonien galeraren artean, lurraldeari dagokionez, inperiorik handienetako bat izan zen, XVII. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, bere ekonomiak sekulako porrotak jasan arren, eta beste hainbeste arlo militarrean ere.

Erregeen ezkon politikak, lehenik, Aragoiko Koroarekin elkartzea, eta Borgoinako dukerriarekin, eta, ondoren, denbora batez, Austriarekin elkartzea ahalbidetu zuen. Politika honekin, Europan lurralde ugari lortu ziren, non potentzia nagusietako bat bihurtu zen.

Espainia ozeanoetan nagusi zen bere esperientziadun Armadari esker, bere soldaduak ziren hobekien entrenatuak zeudenak, eta bere infanteria, beldur gehien sortzen zuena. Espainiar Inperioak, bere Urrezko Mendea edo Urrezko Garaia, XVI. mendea eta XVII. mendearen lehen erdiaren artean izan zuen, militarki zein kulturalki.

Inperio zabal eta sakabanatu hau, etengabe egon zen borrokan potentzia etsaiekin lurralde, merkataritza edo erlijio kontuengatik. Mediterraneo itsasoan Otomandar Inperioarekin, Europan, Frantziarekin, nork nagusitasuna lehiatzen zion, Amerikan, hasiera batean Portugalekin, eta, askoz geroago, Ingalaterrarekin, eta herbeheretarrek behin euren independentzia lortu ondoren, baita hauekin ere beste toki batzuetan.

 
Espainiar Inperioaren hedapen anakronikoa.

Gorantza zetozen Europako potentziekin etengabeko borrokek, askotan guztiekin aldi berean, denbora luzean zehar eta ezberdintasun erlijioso zein politikoetan oinarrituak, lurraldeen pixkanakako galerekin, euren sakabanaketaren ondorioz defendatzeko zailak zirenak, espainiar boterearen pixkanakako gainbeheraren arrazoiak izan ziren. 1648 eta 1659 bitartean, Westfalia eta Pirinioetako bakeek, Espainiaren gainbehera berretsi zuten potentzia nagusi bezala. Gainbehera hau, europar lurraldeen gaineko domeinuari dagokionez, Utrechteko bakearekin amaitu zen, 1713an, herrialde arerioetako batetik zetorren errege batek sinatua, Filipe V.a Espainiakoak. Espainiak, Italian eta Herbehereetako bere lurraldeei uko egiten zien, Europako nagusitasuna galtzen zuen, europar politikan domeinatzen jarraitzeari uko egiten zion.

Hala ere, Espainiak itsasoz haraindiko bere inperio zabala mantendu eta zabaldu ere egin zuen, britainiar, herbeheretar eta frantziar hedapenak bultzatuta. Potentzia ekonomiko garrantzitsutzat mantendu zen, harik eta bata bestearen atzean gertatu ziren iraultzen ondorioz XIX. mendearen hasieran Amerikako lurralde gehienak galdu zituen arte.

Dena dela, Espainiak Amerikan oraindik lurralde batzuk mantendu zituen —nagusiki Kuba eta Puerto Rico—, bai eta Ozeano Barean zeuden lurralde batzuk ere: Guam, Palau, Filipinak, Karolinak eta Marianak, kasu. 1898ko Espainia-Estatu Batuak Gerraren ondorioz, Espainiak ia azken lurralde horiek guztiak galdu zituen. Salbatu ziren jabetza bakarrak Ozeaniako uharte txikiak izan ziren (Guam izan ezik) azkenean, 1899an Alemaniari salduak izan zirenak.

Porrot horren kalte morala gogorra izan zen, eta Afrikan beste kolonia batzuk menperatuz inperioari eustea bilatu zen. Afrikako espainiar kolonia nagusiak Maroko, Mendebaldeko Sahara eta Ekuatore Ginean izan ziren, eta Espainiak inperioaren zati horri eutsi zion 1960ko eta 1970eko hamarkadetan deskolonizazioa egin zen arte. Azken kolonia Mendebaldeko Sahara, 1975ean abandonatu zuen Espainiak, Marokori lurralde hori inbaditzeko bidea emanda.

Inperioaren hasiera

aldatu

Espainiaren bateratzea eta Errekonkistaren amaiera

aldatu

Errege-erregina Katolikoen ezkontzak (Elisabet I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa) bi koroak elkartu zituen Juana la Beltraneja Gaztelako Ondorengotza Gerran garaitu zuenean Elisabet tronuratua izan zenean. Hala ere, erresuma bakoitzak bere administrazio propioa mantendu zuen monarkia beraren pean. Estatu bateratu baten eraketa soilik gobernari beren agintepean mendeetan elkartu ondoren gertatu zen. Errege berriek estatu moderno absolutista sartu zuten euren domeinuetan, laster handitu nahi izan zituztenak.

 
Granadako Erresumaren errendizioa, Errege-erregina Katolikoen aurrean, 1492an (1882an asmatutako margolana).

Gaztelak Atlantikoan parte hartu zuen, penintsulatik kanpoko bere inperioaren hasiera izan zenean, Portugalekin lehiatuz inperio honen kontrolagatik XIV. mendearen amaieratik, une horretan Kanariar uharteetara zenbait bizkaitar eta andaluziar espedizio bidali zirelarik. Uhartedi honen behin betiko konkista Henrike III.a Gaztelakoaren gobernupean hasi zen 1402an Jean de Bethéncourtek gaztelar erregeari enpresa horretarako baimena eskatu zionean basailutzaren truke. Bitartean, XV. mendean zehar Gonçalo Velho Cabral bezalako esploratzaile portugaldarrek Azore, Cabo Verde eta Madeira uharteak kolonizatu zituzten. 1479ko Alcaçovaseko hitzarmenak, Gaztelako Ondorengotza Gerran bakea suposatu zuena, herrialde bakoitzaren eraginguneak banatu zituen Afrikan eta Atlantiko Ozeanoan, Gaztelari Kanariar uharteen gaineko subiranotza eta Portugali honek jada bazituen uharteen gainekoa, Ginearena eta oro har "baldintza horietan topatua zen edo topatuko zen lurralde ororen gainekoa". Fezeko Erresumaren konkista ere esklusiboki Portugalgo erresumarentzat geratzen zen. Hitzarmena Sixto IV.a aita santuak berretsi zuen 1481ean Aeterni regis buldaren bidez. Bitartean Errege-erregina Katolikoek Kanariar uharteen konkistaren azken fasea hasi zuten, enpresa hori euren kontura hartuz, jauntxo feudalek hango indigena guantxe guztiak euren mende hartzeko zuten zailtasunen ondorioz: kanpaina luze eta gogor batzuetan zehar, gaztelar armadak Kanaria Handia uhartea (1478-1483), La Palma 81492-1493 eta, azkenik, Tenerife (1494-1496) uharteak hartu zituzten.

Gaztelar Errekonkistaren jarraipen bezala, Errege-erregina Katolikoek 1492an Granadako taifa erresuma konkistatu zuten, Al-Andaluseko azken erresuma musulmana izan zena, Gaztelari ordaindutako urrezko zergen bidez eta Aragoiko koroarekin eta Ipar Afrikarekin zuen aliantza politikaren bidez mantendu ahal izan zena.

Errege-erregina Katolikoen espantsio politika Afrika kontinentalean ere nabaritu zen: Andaluziako kostaldea eta valentziar eta kataluniar komertzio komunikabideak mehatxatzen zituen pirateriarekin amaitzeko helburuarekin, kanpaink egin ziren Afrika iparraldean: Melilla 1497an hartua izan zen, Villa Cisneros 1502an, Mazalquivir 1505ean, Vélez de la Gomera haitza 1508an, Oran 1509an, Aljer eta Bugia 1510ean eta Tripoli 1511n. Elisabet I.aren ideia, bere testamentuan agertzen dena, errekonkistak Ipar Afrikatik jarraitu behar zuela zen, erromatarrek Nova Hispania deitu zuten tokitik.

Euskal Herriko itsasontzi eta itsasgizonak inperioaren armadan

aldatu

Hego Euskal Herriko ontzioletan eraikitako itsasontziek eta bertako marinelen trebetasunak prestigio handia izan zuten, bai Hispaniar Monarkian, bai Europako zati handi batean. Hala jaso zuen Fernando (edo Hernando) del Pulgar idazleak Crónica de los Reyes Católicos lanean: «Bizkaiko konderrian eta Gipuzkoako probintzian bizi zirenak oso iaioak ziren nabigatzen, eta oso saiatuak gudetan; bazituzten horretarako itsasontziak eta lanabesak, eta hiru gauza horietan —itsasoko gerretarako beharrezkoenak—, munduko beste edozein naziok baino ezaguera handiagoa zuten.»

XVI. eta XVII. mendeetan, Bizkaiko Ontzidiak eta Gipuzkoako Ontzidiak zuten Hego Euskal Herriko kosta babesteko ardura, ingelesen eta frantsesen erasoei aurre egiteko, batez ere. Gero, batzuen eta besteen artean mesfidantzarik ez izateko, Kantauri Ontzidia eratu zuten; ontzidi horrek kostalde osoa babesteko ardura zuen, eta Ozeano Itsasoko Armadari laguntzen zion: ontzidi hori 1590ean sortu zen, atlantikoko kostaldea babesteko eta Indietako ontzidien sarrera bermatzeko.

Hego Euskal Herriko ontziek aktiboki parte hartu zuten zenbait gertaera historikoetan. Esate baterako, Gaztelako errege Fernando III.ak Bizkai-Gipuzkoetan eraikitako ontzidi bat erabili zuen 1248an, Sevillaren errendizioa lortzeko. Geroago, Euskal Herriko ontziek Ehun Urteetako Gerrako Wilchenseako guduan (1350) parte hartu zuten, bai eta Kanariar uharteen konkistan ere (1396tik aurrera).

Era berean, Euskal Herriko itsasgizonak Aro Modernoko itsas gudu guztietan izan ziren, eta ardura eta ohore handia izan zuten. Esate baterako, Itsas Armada Handian (1588) Euskal Herriko hiru kapitain nabarmendu ziren: Miguel Okendo (Gipuzkoako Ontzidiaren burua), Juan Martinez de Rekalde (Bizkaiko Ontzidiaren burua) eta Martin Bertendona (Levanteko Ontzidiaren burua). Lehenengo biak huts egin zuten espedizio horretatik itzuli eta handik gutxira hil ziren. Bertendonak, berriz, zenbait ontzi eraikitzeko agindu zuen, Bizkaiko Ontzidia antolatzeko, Filipe III.aren erregealdian.

Nabarmendu zen beste itsasgizon bat Pedro Zubiaur marinela izan zen, 1541ean Zenarruzan jaioa. Ingelesen eta nederlandarren aurkako zenbait ekintzatan arrakasta handiak izan zituen. Diplomazialari ere aritu zen: 1605ean Britania Handira bidali zuten, eta han hil zen.

 
Hispaniar Monarkia (horiz), Europan, 1560 inguruan.[2]

Zalantzarik gabe, guztietan nabarmenena Antonio Okendo (1577-1640) izan zen, Miguelen semea: Ozeano Itsasoko Armadako almirante izendatu zuten 1626an. Hogeita Hamar Urteko Gerran nederlandar ontzidiaren aurka aritu zen, Dunetako Guduan (1639ko urria), eta galtzaile atera ziren. Porrot horrengatik atsekabetuta eta osasun arazoak zituela, 1640ko ekainean hil zen.

Europako politika

aldatu

Errege-erregina Katolikoek Aragoiko Koroaren mediterranear politika ere heredatu zuten, eta Napolesko leinu aragoitarraren alde egin zuten Karlos VIII.a Frantziakoaren aurka, eta, leinu hau amaitu ondoren, Napoles koroara itzultzea aldarrikatu zuten. Aragoiko gobernari bezala, Fernando II.a Frantzia eta Veneziaren aurkako lehian murgildu zen Italiar penintsularen kontrolagatik. Gatazka hauek bere kanpo politikaren ardatz nagusi bihurtu ziren. Gudu hauetan, Gonzalo Fernández de Córdobak (Kapitain Handia bezala ezagutzen dena) koroneliak sortuko zituen (geroago tertzioak izango zirenen oinarria) armadaren oinarrizko antolaketatzat. Espainiarrak euren une gailenetara eramango zituen iraultza militar bat izan zen.

Elisabet erregina hil ondoren, Fernandok, errege bakar bezala, Elisabeten senar bezala izan zuena baino politika agresiboago bat hartu zuen, gaztelar aberastasunak. Italian aragoitar eragin eremua hedatzeko erabili zuen, Frantziaren aurka eta, nagusiki, Nafarroako Erresumaren aurka: 1512an konkistatu zuen Nafarroa Garaia.

Menpean izandako lurraldeak

aldatu

Amerika

aldatu
Sorrera Espainiar Inperioa  
Amerika
1535–1821   Espainia Berriko Erregeorderria (  Mexiko,   Kalifornia, Mexiko Berria, Arizona, Texas, Nevada, Florida, Utah eta Colorado,Wyoming, Kansas eta Oklahomako zatiak)
1542–1824   Peruko Erregeorderria (  Peru,   Kolonbia,   Argentina,   Ekuador,   Txile,   Bolivia,   Paraguay,   Uruguay,   Brasilgo lurraldeak,   Venezuelako hegoaldearen zatia eta   Panama osoa.
1540–1821   Guatemalako kapitaintza nagusia(  Guatemala,   El Salvador,   Nicaragua,   Honduras,   Costa Rica,   Chiapas) estatua.)

Afrika

aldatu

Europa

aldatu

Ozeania

aldatu

Biztanleria eta antolamendu juridikoa

aldatu

Amerika eta Filipinak

aldatu

Amerikako Espainiar Inperioaren gizartea guztiz berriak ziren estatutuen bitartez arautu zen, baina Gaztelako lege-multzoetan oinarrituz, menpeko menpekoen artean desberdinduz eta bakoitzari antolamendu juridiko ezberdina iradokiz: Espainiarren errepublika eta indioen errepublika. Lurralde berrien biztanleria arraza- eta juridiko-maila desberdinetan sailkatzen ziren:

Espainiarrak

aldatu

Europar jatorriko menpekoak, bai Amerikan jaioak (Kriollo) edota metropolian jaiotakoak (penintsularrak). Espainiarrak ez ziren inoiz ere inperioko lurraldeen gehiengoa izan, metropolian ezik. Espainiarentzako kostu demografikoa, bereziki Gaztelako koroarentzakoa, handia izan zen, penintsulan gertatutako hazkunde demografikoa ezeztatua gelditu baitzen Amerikarako emigraziogatik.

Indigenak

aldatu

Espainiar konkisten kostu demografikoa latza izan zen: biztanleria amerindiarra 80 milioitik XVI. mendean 12 milioietara igaro zen urte batzuk pasa ondoren, konkista-guda, erbesteratze, bortxazko lanak eta kolonizatzaileak barreiatutako gaixotasunen ondorioz (indigenak ez zituzten Europar gaixotasunen kontrako babes naturalik).

 
Bartolomé de Las Casas.

Indigenen eskubideen defentsan nabarmendu ziren Salamancako eskola eta Bartolomé de las Casas. 1550 urteko Valladolideko Juntetan, Juan Ginés de Sepúlvedak ezekoa eman arren, indigenek arima zutela erabaki zen. Aldez aurretik Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren testamentuan, amerindiarrak Gaztelako Koroako menpekoak aitortu zituen, horren ondorioz, ezin zintezkeen esklabotzarako erabili, Afrikako esklabo beltzak ekartzea sortaraziz. Hala ere, babes legal honek kasu askotan teorikoa izan zen egiazkoa baino. Enkomiendaren erakunde sozio-ekonomikoa, hau da, indigenak babestu eta kristautu beharreko arduraduna azken hauen tributuak exijitzearen truk, indigenen esplotazio eta bortxazko lanak izan zituen ondorio bezala (adibidez, mita sistemaren bitartez).

XVII. mendean, Jesusen Konpainia misioak ezarri zituzten portugaldar Amerikaren eta espainiar Amerikaren arteko mugan, lurraldea kristautzeko asmoarekin. Misio horiek autonomia handia jaso zuten, hiriko askatasun eta foruetan oinarrituz, indigena bizimodura moldatuz. Kolonoen artean ez zegoen ondo ikusita, bereziki Brasilgo portugesen artean, lurraldeen arteko tentsioak areagotuz. Karlos III. agindutako jesuiten kanporatzearen ostean, deuseztatu egin ziren.

Mestizo

aldatu

Hala eta guztiz ere, Hispanoamerikako gizartea mestizo bereizgarri nagusia zuen, Frantses eta Britainiar kolonietan aurki ez zitzakeena. Konkistaren hasieratik arraza desberdineko pertsonen artean mestizajea eman zen, horren ondorioz arraza-jatorriaren araberako izendapenak sortu ziren menpekoen artean. Mestizoak, kolonien gutxiengoa osatzen zuten hasieran, baina etorkizunean ia inperioko lurralde guztien biztanleriaren gehiengoa bilakatu ziren.

Afrikarrak eta besteak

aldatu

Bartolome de Las Casas babespenarekin eta Indietako Legeak emandako babespen legalagatik, afrikarrak ekarrarazi ziren, lurralde konkretu batzuetan, Karibe itsasoan eta Brasilen biztanleriaren gehiengoa bihurtuz.

Inperioaren hizkuntza ondorena

aldatu

Espainiar Inperioa mundu osoan izan zuen hedaduragatik, bere kultura ondorena handia eta indartsua izan da (hori, gaur egungo migrazio fenomenoa kontutan hartu gabe). Gaur egungo mendebaldeko eta hegoaldeko Estatu Batuetatik Hego Amerikako Argentina eta Txileraino, Asiako Filipinetan edota Afrikako Ekuatore Ginean, inperioren ondorena ageri da.

Gaztelania da, txineraren ostean, munduko hizkuntzen artean hiztun gehien dituena, gizabanakoen lehen hizkuntza kontuan hartuta. Horretaz gain, nazioarteko erakunde politiko eta ekonomiko askoren hizkuntza ofiziala da (Nazio Batuen Erakundea, Europar Batasuna, Afrikar Batasuna, Amerikako Estatuen Erakundea, TLCAN, MERCOSUR, ALCA, UNASUR eta CAN, besteak beste). Lehen eta bigarren hizkuntzatzat hitz egiten dutenak aintzat hartuta, 450–500 bat milioi pertsonak hitz egiten dute, mota horretako hiztun gehien duten hizkuntzen artean hirugarrena izanik. Gainera, gaztelania bigarrena da munduko hizkuntza irakatsienen artean, ingelesaren ostean: gutxienez 17,8 milioi ikasle ditu (beste iturri batzuek diote 45 milioi ikasle baino gehiago direla), 90 herrialdetan.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Espainiar Inperioa» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
  2. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).

Bibliografia

aldatu
  • (Gaztelaniaz) Thomas, Hugh. El imperio español: de Colón a Magallanes. Editorial Planeta, S.A. ISBN 84-08-04951-8
  • (Gaztelaniaz) Kamen, Henry. Imperio. Editorial Santillana. ISBN 84-03-09316-0
  • (Gaztelaniaz) Carnicer García, Carlos J. y Marcos Rivas, Javier. Espías de Felipe II: Los servicios secretos del imperio español. Editorial La Esfera de los Libros, S.L. ISBN 84-9734-278-X
  • (Gaztelaniaz) Klein, Herbert S. (1994). Las finanzas americanas del imperio español, 1680–1809. Edita Instituto Mora y UAM-Iztapalapa. ISBN 968-6914-23-4
  • (Gaztelaniaz) Balfour, Sebastian. El fin del Imperio español (1898–1923). Editorial Crítica. ISBN 84-7423-815-3

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu