Ireki menu nagusia

Bibiana Manuela Fernández Chica, lehen Bibí Andersen bezala ezagutua, (Tanger, Maroko, 1954ko otsailaren 13a- ) aktore espainiarra da.

Bibiana Fernández
Premios Goya 2018 - Bibiana Fernández.jpg
Bizitza
Jaiotza Tanger1954ko otsailaren  13a (65 urte)
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, vedettea, telebista aurkezlea eta abeslaria
Izengoitia(k) Bibi Ándersen
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0026097

BiografiaAldatu

Tangerren jaio zen 1954ko otsailaren 13an. Mutil jaio zen, Manuel izena zuelarik, baina gerora sexuz aldatu zen. Haurtzaro eta gaztaroa Malagan bizitzen eman zuen eta ostera Bartzelonara joan zen artista izateko asmotan. 1970eko hamarkadaren erdian, Vicente Arandaren Cambio de sexo filmarako papera lortu zuen eta zinean debutatu zuen.

Musika munduan ere sartu egin zen eta Call me Lady Champagne eta Sálvame abestiekin arrakasta lortu zuen.

1987an TVE1eko La Tarde telesaioa aurkeztu zuen. Ondoren, 1988 eta 1989 artean Sábado noche musikazko telesaioa Carlos Herrerarekin aurkeztu zuen. 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran aktore eta aurkezle lanak aldi berean egin zituen.

2005ean Cuatro telebista kateko Channel Nº4 telesaioan kolaboratzen hasi zen. Gainera, Onda Cero irratiko Radio Estadio kirolezko irratsaioko kolaboratzailea da.

FilmografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu