Urbano Feijoo Sotomayor

enpresaburu esklabista eta politikari galiziarra

Urbano Feijóo Sotomayor (Coles, 1808[1] - Viana do Bolo, 1898) Espainiar enpresaburu eta politikari bat izan zen, 1854ko hauteskundeetan Ourenseko diputatu gisa aukeratua, gero 1872ko maiatzean Veríngo barrutitik, Ourenseko barrutian (hilabete eskaseko legegintzaldia) eta 1881eko abuztuan Matanzas barrutitik, Kubako ordezkaritzan.[2][3]

Urbano Feijoo Sotomayor
Urbano Feijóo Sotomayorren erretratua. Litografía Santos González, Madril. Espainiako Liburutegi Nazionala. Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUrbano Feijoo Sotomayor y Cejo
JaiotzaQ12384072 Itzuli, 1808
Herrialdea Espainia
HeriotzaViana do Bolo1898ko abuztuaren 10a (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza aldatu

Militarren sendikoa, gurasoak Manuela Cejo y Montes eta José Feijoo Sotomayor Marquina jenerala izan zituen. Bere hiru anai ere militarrak izan ziren, bera bezala. Carlota Álvarez Robleda y Sanz andrearekin ezkondu zen. Lehen Karlistaldia amaitutakoan bere anaia Jaimerekin Kubara abiatu zen aberasteko asmoz. Han, Castor izeneko anaiaren kontaktuez baliatuz, trenbideen negozioan sartu zen. Bestalde, Habanako Depósito de Publicaciones nacionales y extranjeras delako erakundearen jabe egin zen eta egile ezagunen lanak argitaratu zituen horren bidez, tarean José Zorrilla idazlearenak. Bere anaia Jaime ezkondu zen jatorri bizkaitarra zuen Manuela Lapaza de Martiatu andrearekin. Bere sendiaren aberastasuna esklaboen salerosketetik zetorren.

Azukrearen merkataritzarekin aberastutako enpresaburua bilakatu zen. Merkataritza Konpainia Patriotikoa sortu zuen, eta, harekin, mila zazpiehun galiziar baino gehiago eraman zituen Kubara ia esklabo moduan lan egiteko. Garai hartan, Galizian izandako uzta txarrek eta kolera izurria zuritu zuten proiektua hasiera batean. Halere, baziren kontuan hartutako beste arrazoiak, besteak beste, uharteko populazioaren arraza zuritzeko asmoa eta beltzen lan esklaboa ordeztekoa, orduan indarrean hasi baitziren salerosketaren debekuak, hainbat mehatxuekin batera, hala nola, abolizionismoaren gorakada eta errentagarritasun beherakada.[4]

Bere anaia Camiloren (Santa Ilduarako markesa) ordurako alargundua zen Manuela Lapaza de Martiatu koinatarekin. Familia politikoak bazituen azukre-findegiak eta eraikin hauek ustiatzea lotu zuten oso baldintza onuragarrietan Feijoo anaiek. Ondoren, 1853an, Urbano Feijóok aurkeztu zion bere proiektua uharteko gobernuari, Galiziarako Sorospen Batzorde Nagusiaren izenean, eta Kubako Uhartea : Langile espainiarren inmigrazioa izeneko liburuxkan idatzi zuen egitasmoa.[5] Bere proposamenaren arabera, izaera filantropikoa zuena bere aburuz, hamabost urtez galiziar etorkinak uhartera eramango zituzten, beren gaitasun eta baldintzaren arabera, azukre-findegi partikularretan lan egiteko, edo zuzenean Sustapen Batzorderako, bost urteko kontratuekin. Kontratu horien ondoren, etorkinak bere lurraldera itzuli nahi bazuen, enpresak gastu guztiak ordainduko zizkion, baita kontratuaren hasieran behar ziren aklimatazio-gastuak ere, hiru hilabetekoak; era berean, gaixotasun, jantzi eta bidai gasutak ere enpresak hartuko zituen bere gain.[6][7]

1854ko martxoaren 6an iritsi zen Habanara lehen espedizioa, arreta handiz hartua.[7] Hurrengo hilabeteetan, etorkin galiziarrekin osatutako beste zazpi espedizio iritsi ziren uhartera. Langileen eta Feijóoren artean sinatutako kontratuak egunean hamabi orduz lan egitera behartzen zuen behargina, hilean bost peso gogor ordainduta, eta, hala egiten ez bazuen, «kexarik gabe jasan behar zuen [agintaritzak] onartutako Erregelamenduak ezartzen duen zuzenketa», edo azpikontratatua penintsulara itzulia izan behar zuen, eta, atzera eginez gero, kalte-ordaina ordaindu. 1854ko urrian, 1744 galiziar eraman zituzten Kubara; horietako 167 hil ziren, 18 desertatu ziren eta gainerakoak beste leku batzuetan banatu ziren. Casildako trenbidean lan egitera bideratutakoak matxinatu ziren, ez baitzen itundutako inolako baldintzarik bete, are gehiago tratu txarrak jasan zituzten, ordaindutako hiru hilabeteko aklimatazioa kobratu gabeko lana bihurtu zen bi hilabete zeramatzatenean, jantzi-aldagarri bakarra jaso zuten eta oheko taula bat baino ez zuten lotarako.[8]

Istiluak hurrengo hilabeteetan garatu ziren, eta leku guztietara zabaldu ziren, atxiloketekin eta zaurituekin. 1855eko maiatzean, enpresak esan zuen 1742 kolono ekarri zituela Galiziatik; horietatik 331 hil ziren eta 200 baino gehiago preso zeuden edo egon ziren gertaerengatik. Azkenenan, protestak areagotuta, gertatzen zenaren berri gutun bidez jaso zuten familien kexek, baina baita Feijoo bera ere, agintarien pasibotasunarekin kexu baitzen, gobernuak esku hartu behar izan zuen, kontratuak deuseztatu eta kontratatuen askatasun osoa aldarrikatu zuen. 1855eko uztailean, Ramón de la Sagra Galiziako beste diputatu batek ohartarazi zituen Gorteak, eta kolonoen alde diktaminatu zuten, ia esklabo gisa tratatuak izan zirelako. Halere, Feijóori ez zitzaion erantzukizunik eskatu eta zorren konponketa arbitroen esku utzi zen.[9][10] Behin askatuta, gehienek uhartean geratzea erabaki zuten, Feijoorekin hitzartutako soldatak laukoiztuz.[11] Feijook porrota leporatu zien Kubako jabeei, Kubako Espainiako agintariei eta langileei beraiei; proiekturako aurreikusitako diru-laguntzak jaso eta uhartetik desagertu zen. Eskandalua parlamentuko batzorde batek ikertu zuen, galiziarrek jasaten zituzten baldintza ankerrak aitortu eta kontratu betebeharretatik salbuetsi bazituzten ere, ez zieten itzultzeko inolako laguntzarik edo jasotako tratu txarrengatik kalte-ordainik eman. Kubako nekazaritzarako eta industriarako eskulana behar zela argudiatuta, ez zitzaien erantzukizunik eskatu ez gobernuari ez galiziar enpresaburuari. Feijóo beste bi aldiz diputatu berriro hautatu zuten: 1872an Verinen eta 1881ean Matanzaseko (Kuba) ordezkari gisa.[12]. Azken urteak jaioterrian eman zituen. Seme-alabarik gabe hil zen eta ondasunak Tadeo izeneko anaia gazteenari eta iloba guztiei utzi zien. 1898ko abuztuaren 10ean zendu zen Viana do Lobon.[13].

Lanak aldatu

Fikzioan aldatu

  • (Gaztelaniaz) Azucre: una epopeya. Bibiana Candia idazle galiziarrak idatzitako eleberrian Urbano Feijook Kuban esklabo gisa lan egiteko antolatu zuen 1.700 galiziarren espedizioa kontatzen du.Pedpitas de calabaza argitaletxeak 2021 urtean kaleratua.[14].

Erreferentziak aldatu

  1. (Galizieraz)O Consello da Cultura Galega-ren web orrian ohar biografikoan [1]
  2. (Gaztelaniaz)Fitxa Espainiako Diputatuen Kongresuan Ficha en el Congreso de los Diputados.
  3. (Gaztelaniaz)Salgado, Fernando, «La vajilla y el azúcar cubano de los Feijoo de Sotomayor (I)» eta «Los esclavos gallegos de Urbano Feijoo (II)», La Voz de Galicia, 2015eko urriaren 25ean eta azaroaren 1ean.
  4. Gallegos por esclavos, Bonet, Carmen, dir,. TVE, octubre de 2015. Digital CSIC.
  5. Ortega, p. 24.
  6. Feijóo Sotomayor, 1853, orr. 3. Feijóok berak berrinprimatua zuen Madrilen liburuxka 1855 urtean, eskandalua gori-gori zegoenean, sarrera berri batekin, non apologia egiten zuen eta bere «sakrifizioetan kalkulu zikin bat» ikusten zutenei bekaizkeria eta ezagutza gutxi leporatzen zien esanez: «Koroako ministro bat, ni baino gutxiago nekatu zena gai horiek aztertzen, edo jeneral profano bat kasuaren zientzian ...», Evaristo San Migueli erreferentzia eginez, Kongresuan salatu baitzuen galiziar gaixo batzuei iruzur egin ziela, ez baitzekiten Kuba non zegoen noiz kontratatu zituen, ezta zein baldintzatan lan egingo zuten ere.
  7. a b Naranjo, p. 208.
  8. Naranjo, pp. 210-211.
  9. Ortega, p. 26.
  10. Ortega, p. 27.
  11. Naranjo, pp. 214-215.
  12. (Galizieraz)Xestoso, Manuel .-Escravos galegos en Cuba argitaratua Nòs diario-n, 2021eko apirilaren 5ean, kontsulta data 2023-0716an
  13. Vazquez de Gey, Elisa.-DOI. 10.17075/adg.2022.23823
  14. Liburuaren fitxa argitaletxearen katalogoan [2]

Kanpo estekak aldatu