Melinda Culea

aktore estatubatuarra

Melinda Culea (Western Springs (Illinois), AEB, 1955eko maiatzaren 5a - ) aktore estatubatuarra da, 1980. hamarkadako The A-Team telesailean Amy-ren rola betetzeagatik ezaguna.

Melinda Culea

Bizitza
JaiotzaWestern Springs (Illinois)1955eko maiatzaren 5a (68 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Peter Markle (en) Itzuli  (1996 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, idazlea eta marrazkilaria

melindaculea.com
IMDB: nm0191370 Allocine: 117749 Rottentomatoes: celebrity/melinda_culea Allmovie: p16077 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Modelo lanetan hasi zen eta 1981ean egin zuen debuta aktore gisa telebistarako Dear Teacher telesailaren atal pilotoan. 1983. urtean The A-Team telesailean Amy Allen kazetariaren rola betetzeko aukeratua izan zen eta lehenengo denboraldi osoa eta bigarrenaren erdia egin zituen bertan. Hasieran paper nabarmena izan bazuen ere haren pertsonaia garrantzia galduz joan zen, besteak beste George Peppardek ez zuelako ongi ikusten emakumezko baten papera telesailean.

Hurrengo urteetan hainbat telesailetan gonbidatu gisa aritu zen eta Glitter (1984-85), Knots Landing (1988-90) eta Brotherly Love (1995) telesailetan ohiko aktorea izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melinda Culea