Berolisko erreakzioa Frantziako Iraultzaren garaian, II. urteko berolisaren 9an (1794ko uztailaren 27an) hasi zen matxinada izan zen. Haren ondorioz, bertan behera geratu zen Maximilien Robespierrek gidaturiko Izuaren agintaldia, eta guztiz nagusitu ziren iraultzaren aldeko alderdi moderatuak.

Robespierre.

Berolisaren 9an Robespierreren 45 aurkari hil zituen gillotina berberak Robespierreren 104 zale hil zituen hurrengo hiru egunean, Robespierre bera ere tartean. Izu zuriaren garaia deitu den garai horren ondoren, biderik gabe utzi zituzten ezkerreko jakobinoak, eta burges ordenamenduaren alde ziren moderatuak nagusitu ziren.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu