Berolis (frantsesez Thermidor) errepublikar egutegiko hamaikagarren hila da.

Berolis

Gregoriotar egutegira ekarrita, uztailaren 19tik abuztuaren 17ra irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Leo zeinuaren aldiarekin ia bat dator.

Jatorrian «hala eguzkikoa eta lurrekoa den eta airea besarkatzen duen berotik dator, uztailetik abuztura izaten baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Bero garai hori, ordea, Ipar Hemisferioan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu