Bernard Clavel
Bernard Clavel (Lons-le-Saunier, 1923ko maiatzaren 29a - La Motte-Servolex, 2010eko urriaren 5a) frantses idazlea izan zen.
Bernard Clavel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lons-le-Saunier, 1923ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Chambéry, 2010eko urriaren 5a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Frontenay (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, haur literaturaren idazlea, arte-kritikaria eta kazetaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Goncourt Akademia Coordination for Non-violence and Peace Education (en) |
Mugimendua | proletarian literature (en) Frantziako Erresistentzia Indarkeria eza |
Genero artistikoa | Roman du terroir (en) |
Gozo-saltzaile, margolari eta kazetari gisa aritu zen lanean. Literaturan 1956an hasi zen L'Ouvrier de la nuit (Gaueko langilea) lanarekin eta ondoren egin zituen Vorgine (1957), Qui m'emporte (1958, Eramaten nauenak). Lehenengo lanak oso herrikoiak izan ziren, eta arrakasta handia izan zuten: L'Espagnol (1959, Espainiarra), Malataverne (1960), La Maison des autres (1962, Besteen etxea), Le Voyage du père (1965, Aitaren bidaia). 1968an Goncourt saria irabazi zuen Fruits de l'hiver (Neguko fruituak) lanarekin. Pertsona xume eta ilunei arreta berezia jartzen zien, eta, aldi berean, erakarmen izugarria erakutsi zuen naturarekiko: Célébration du bois (1962, Zuraren ospakizuna), L'arbre qui chante (1967, Abesten duen zuhaitza), Arbres (1981, Zuhaitzak). Urteen joanean bere eleberriak tradizioen eta printzipioen fideltasunari buruzko gogoeta bihurtu ziren, eta pertsonaiak alegoriara jo zuten: Les Roses de Verdun (1994, Verduneko arrosak), Le Soleil des morts (1998, Hildakoen eguzkia), Carcajou (1996). Horiez gainera, haurrentzako ipuinak idatzi zituen: La Maison du canard bleu (1972, Ahate urdinaren etxea), Le Voyage de la boule de neige (1975, Elur-malutaren bidaia), Le Mouton noir et le loup blanc (1984, Arkume beltza eta otso zuria), Le Roi des poissons (1984, Arrainen errege), Au cochon qui danse (1986, Dantza egiten duen zerria). 1971n Goncourt akademiako kide hautatu zuten, baina 1977an dimisioa aurkeztu zuen. 1998an ez zuen onartu Ohorezko Legioko domina.
Bibliografia hautatua
aldatu- Cargo pour l'enfer 1993
- Malataverne, 1993
- L'Arbre qui chante, 1967
- Les Roses de Verdun 1994
- La Grande Patience saila
- La Maison des autres, 1977
- Celui qui voulait voir la mer, 1963
- Le Cœur des vivants, 1964
- Les Fruits de l'hiver, 1968
- Les Colonnes du ciel saila
- La Saison des loups, 1976
- La Lumière du lac, 1977
- La Femme de guerre, 1978
- Marie Bon pain, 1980
- Compagnons du Nouveau Monde, 1981
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Clavel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.