Teodoro Gonzalez de Zarate

Teodoro Gonzalez de Zarate (Gasteiz, 1882ko azaroaren 9a - Azazetako mendatea, 1937ko martxoaren 31) arabar enpresaburu eta politikaria izan zen, jaioterriko alkatea izandakoa.[1][2][3][4]

Teodoro Gonzalez de Zarate

Gasteizko alkate

1931ko apirilaren 14a - 1934ko irailaren 3a
Bizitza
JaiotzaGasteiz1882ko azaroaren 9a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaAzazetako mendatea1937ko martxoaren 31 (54 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAcción Republicana

Lanbidez industrialaria (La Favorita lantegia),[5] Gonzalez de Zarate Partido Republicano Autónomo Alavés (PRA), Acción Republicana eta, azkenean, Izquierda Republicana alderdien kidea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublika eratu zuten udal-hauteskundeetan zinegotzi hautatu zuten. Gero eta 1934ra arte, alkate hautatu zuten. Urte hartan 1934ko Iraultza eta gero, CEDAk udala lortu zuen. 1936an Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, berriro izendatu zuten.

Gerra Zibila piztu zenean, Errepublikaren alde egin zuen eta errekete talde batek kartzelan sartu zuen. Donostiatik zetozen falangista batzuk, beste hamabost lagunekin batera, kartzelatik "atera" eta Azazetako sarraskian, Lizarra-Gasteiz errepidearen ondoan, erail zuten. Emilio Mola jeneralak berak aginduta, gasteiztarren artean bere heriotzak zirrara ikaragarria eragin zuen.[6]

Gasteizen, badago bere izena daraman kale bat.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Egaña, Iñaki. (2005). Quién es quién en la historia del país de los vascos. Txalaparta, 220 or. ISBN 9788481363999..
  2. Egaña, Iñaki. (2009). Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. Txalaparta, 132-133 or. ISBN 9788481365597..
  3. Rivera Blanco, Antonio. Historia de Álava. 17 Ediciones Nerea, 584-586 or. ISBN 9788489569959..
  4. de Pablo Contreras, Santiago. (1990). «El control político del Ayuntamiento de Vitoria durante la Segunda República» Cuadernos de Sección. Historia-Geografía 15: 256-259, 263, 268..
  5. «Zarate, Teodoro González de» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
  6. Ugarte, Javier. (2007-3-31). «31 de marzo, día en defensa de la democracia» El País.
  7. «Un alcalde republicano para sustituir a Adolfo Suárez en el callejero de Vitoria» El Correo 2015-06-29.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.