Azazetako mendatea

Azazetako mendatea Arabaren ekialdean dago kokatuta, Burgu eta Azazeta (Arraia-Maeztu) herrien artean. Gaina 887 metroko altueran dago.

Azazetako mendatea
Azáceta - Puerto de Azáceta 01.jpg
Geografia
Altuera887 m
LurraldeaAzazeta
Map

Gasteiz eta Lizarra arteko errepidea gain honetatik igarotzen da.

Gerra ZibilaAldatu

1937ko martxoaren 31ean frankistek, Gasteizko kartzelan zeuden preso sozialista eta abertzaleak bertatik atera, eta Azazetako mendatera eraman zituzten, bertan tiroz hilez. Guztira, hamazazpi pertsona erail zituzten, tartean errepublikako Gasteizko alkate izandako Teodoro Gonzalez de Zarate.[1]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Egaña, Iñaki. (2009). Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. Txalaparta, 132-133 or. ISBN 9788481365597..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.