Sumendi Eztandagarriaren Indize

Sumendi Eztandagarriaren Indizea (ingelesez: Volcanic Explosivity Index), akronimoa VEI, 8 graduetako eskala da. Horrekin bulkanologoek sumendi erupzioen maila eta handitasuna neurtu nahi dute. Eskala Chris Newhall-ek, United States Geological Survey-ko kidea, eta Steve Self-ek. Hawaiiko Unibertsitatearen ikertzailea, 1982an sortu zuten.

Indizearen gradu desberdinak kanporatutak materialarekin lotuta ( km³etan).

Neurtzen dituen elementuak aldatu

VEI indizeak sumendien aktibitateen elementu desberdinak neurtzen ditu:

  • Sumendiak kanporatutako produktu guztien bolumena (laba, piroklastoak, sumendi errautsak)
  • Erupzioaren hodeiak lortutako garaiera.
  • Erupzioaren iraupena.
  • Kanporatutako produktuen injekzio troposferikoa eta estratosferikoa
  • Eztandaren mailako beste faktoreak.

Eskala aldatu

Zientzialariek VEI eskalareki sumendi erupzioen magnitudea neurtzen dute. Eskala 0tik 8ra doa. Bateko handitzea erupzioa hamar aldiz indartsuago izan dela adierazten du.

VEI Kanporatutako produktu guztien bolumena Sailkapena Deskribapena Garaiera Frekuentzia
Adibideak
0 < 10 000 m³ Erupzio hawaiiarra Izuria, eztanda gabekoa < 100 m Jarraia
Erebus mendia (1963), Kīlauea (1977), Mauna Loa (1984), Mawson tontorra (2006), Piton de la Fournaise (2017), Erta Ale (2018)
1 > 10 000 m³ Stronboli erupzioa Arina 100 m – 1 km Egunero
Stromboli (Antzinako Erromatik), Nyiragongo (2002), Masaya (2008)
2 > 1 000 000 m³ Stromboliarra / Vulkaniar erupzioa Eztandarekin 1–5 km Hamabostero
Unzen (1792), Cumbre Vieja (1949), Galeras (1993), Sinabung (2010)
3 > 10 000 000 m³ Vulkaniarra / Pelear erupzioa Bortitza 5–15 km Hiru hilabetero
Lassen Peak (1915), Nevado del Ruiz (1985), Soufrière Hills (1995), Pichincha (1999), Tungurahua (2006), Ontake (2014)
4 > 0,1 km³ Azpi-Pliniarra Hondagarria > 10 km 18 hilabetero
Cotopaxi (1877), Pelée (1902), Paricutín (1944), Galunggung (1982), Reventador (2002), Eyjafjallajökull (2010), Calbuco (2015), de Fuego (2018)
5 > 1 km³ Pliniarra Kataklismikoa > 15 km Hamabi urtero
Vesuvio (79), Fuji (1707), Colima (1913), Agung (1963), Saint Helens (1980), El Chichón (1982), Hudson (1991), Puyehue (2011)
6 > 10 km³ Pliniarra / Ultra Pliniarra Erraldoia > 20 km 50 eta 100 urte artean
Ilopango (c. 450), Huaynaputina (1600), Laki (1783), Erupzio misteriotsua 1808|Ezezaguna (1808), Krakatoa (1883), Santa María (1902), Pinatubo (1991)
7 > 100 km³ Ultra Pliniarra Super erraldoia > 20 km 500 eta 1000 urte artean
Robledo sumendia (c. K. a. 2300), Santorini (K.a. 1610), Paektu (946), Rinjani (1257), Tambora (1816)
8 > 1000 km³ Ultra Pliniarra Apokaliptikoa > 25 km 50.000 urtetan[1]
Yellowstone (K.a. 640.000), Toba (K.a. 73.000), Taupo (K.a. 26.500)

Erreferentziak aldatu

  1. Dosseto, A. (2011). Turner, S. P.; Van-Orman, J. A., eds. «Timescales of Magmatic Processes: From Core to Atmosphere». Wiley-Blackwell. ISBN 978-1-4443-3260-5.

Kanpo estekak aldatu