Soufrière Hills
Soufrière Hills Montserrat uharteko sumendi bat da. Bere kraterretako batean, bere garaiera gailena, 915 metrokoa hartzen du. Zenbait krater dituen sumendi konposatu edo estrosumendi bat da. XX. mendean zehar aktibitate sismikoa erregistratu zen arren, eztanda egin zuen lehen aldia, 1995ean izan zen. Uharteko hiriburu den Plymouthen gainera errautsa eta lokatza geroz eta sarriago jaurtitzen zuen aktibitatearen gehikuntza baten ondorioz, bertako biztanleria ebakuatu behar izan zen. 1997an gertatu zen eztandarik garrantzitsuena, non, isuri piroklastikoek, Plymouth azpian hartu zuten. Eztanda honetan, 18 pertsona hil ziren.
Soufrière Hills | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.050 m |
Prominentzia | 1.050 m |
Mota | mendi, Geruza-sumendi eta active volcano (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 16°43′N 62°11′W / 16.72°N 62.18°W |
Honen parte da | Antilla Txikiak |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialde jakin bateko administrazio-lurralde-entitate baten izendapena | Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde |
Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde | Montserrat |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
- Artikulu hau Montserrateko sumendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Soufrière».
Sumendia zaintzeaz arduratzen den behatoki bat dago, eta kanporatze gune bat ezarri da bere inguruan, oraindik aktibitatea erregistratzen baita.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Montserrateko behatoki bolkanikoa