Ireki menu nagusia

Kīlauea (ingelesez ˌkiːlaʊˈeɪə edo ˌkɪləˈweɪə eta hawaiieraz tiːlɐwˈwɛjə ahoskatua) munduko sumendirik handienetako bat da, eta Hawaii uharteak eratzen dituzten bostetako bat, Mauna Kea, Mauna Loa, Hualalai eta Kohalarekin batera.

Kīlauea
Sulfur dioxide emissions from the Halemaumau vent 04-14-08 1.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 1.247 m
Mota Estratu sumendia
Geografia
Koordenatuak 19° 25′ 16″ N, 155° 17′ 12″ W / 19.421097°N,155.286762°W / 19.421097; -155.286762Koordenatuak: 19° 25′ 16″ N, 155° 17′ 12″ W / 19.421097°N,155.286762°W / 19.421097; -155.286762
Mendikatea Hawaiian–Emperor seamount chain Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lurraldea Hawaii konderria
Babestutako-eremua Hawaiiko Sumendien Parke Nazionala
Leku geografikoa Hawaii (uhartea)
Geologia
Material nagusia Basalto

Mauna Loa uhartearen hegoaldean dago, Hawaiiko Sumendien Parke Nazionalaren barnean. Sumendiak berak, 1111 metroko altuera du, eta, galdarak, 165 metroko sakonera eta 3 eta 5 kilometro arteko zabalera.

Bertakoek, sumendi hau, Pele suaren jainkosaren etxetzat hartzen dute.

Kīlauea, Hawaiko Sumendi Behategitik monitorizatua dago. Sumendi oso aktiboa da, ia etengabe eztanda egin duena. Ez da harritzekoa urte edo hamarkadetan aktibo egotea. Azken eztanda, 1983an hasi zen, eta gaur egun ere hantxe jarraitzen du.

Bere eztandak efusiboak diren arren, laba fluido mordoa botaz, baina eztandagarritasun urriarekin, eta, beraz, pertsonentzako arrisku urriekin, garai historikoetan, zenbait eztanda handi izan ditu, horietatik azkena 1824ean. 1790ean, IEV4ko eztanda batek, 90 eta ehunka biktima artean eragin zuen.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu