Tambora Indonesiako sumendia da, Sumbawa uhartearen iparraldeko penintsulan kokatutakoa. Mendiak 2.722 metro ditu eta bere azken erupzioa 1967. urtean izan zen.

Tambora
Datu orokorrak
Garaiera2.850 m
Prominentzia2.722 m
MotaGeruza-sumendi, mendi eta Sumendi-galdara
Geografia
Map
Koordenatuak8°14′43″S 117°59′34″E / 8.2453°S 117.9928°E / -8.2453; 117.9928
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Mendebaldeko Nusa Tenggara
ErregentziaBima
Leku geografikoaSumbawa
Mendizaletasuna
Lehen igoera1967 eta 1847

1815eko apirilean, milurteko erupziorik handiena gertatu zen Tanbora mendian. Sumendiaren leherketa 2.000 kilometrora entzun zen Sumatrako uhartean eta errautsak ehundaka kilometrotan zehar zabaldu ziren. Guztira 71.000 pertsona hil zirela uste da. Ondorengo urtean, 1816. urtean, errautsek atmosfera estali zutela eta Udarik gabeko urtea izenaz ezagutzen den fenomenoa gertatu zen. Errautsek eguzkiaren izpien indarra oztopatu eta tenperaturek behera egin zuten ipar-hemisferio osoan.

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.