Agung mendia edo Gunung Agung Indonesiako Bali uhartean dagoen sumendi bat da, Batur mendiaren hego-ekialdean. Baliko mendirik altuena da eta estratosumendi motako sumendia da. Inguru osoan zehar ikusgarria da, bere 3.031 metroekin, eta Baliko klimaren inguruan kontrol handia eragiten du, batez ere euriari dagokionez. Urrutitik kono itxura ia perfektoa du. Sumendiaren gainetik Lombok uharteko Rinjani mendia ikusi daiteke, nahiz eta biak askotan egon lainoz estalita.

Agung mendia
Datu orokorrak
Garaiera3.031 m
Prominentzia3.031 m
MotaGeruza-sumendi eta mendi
Geografia
Map
Koordenatuak8°20′31″S 115°30′28″E / 8.3419°S 115.5078°E / -8.3419; 115.5078
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Bali
ErregentziaKarangasem
Leku geografikoaBalio

Baliko mitologian Agung Mendia Meruren erreplika bat da, Unibertso osoaren erdiko ardatza. Baliko tenplurik garrantzitsuena den Pura Besakih mendi honen magalean dago[1].

Sumendi gisa krater sakona du, eta ohikoa da bertatik kea edo errautsak ateratzea. Azkeneko erupzio handia 2017ko azaroan gertatu zen, eta ehunka mila pertsona euren etxeetatik atera behar izan ziren[2].

Erreferentziak aldatu

  1. 1936-, Pringle, Robert,. (2004). A short history of Bali : Indonesia's Hindu realm. Allen & Unwin ISBN 1865088633..
  2. (Ingelesez) «Bali's Mount Agung volcano erupts» BBC News 2017-11-21 (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).

Kanpo estekak aldatu