Sofia Dorotea Hannoverkoa

aristokrata alemaniarra

Sofia Dorotea Hannoverkoa (Schloss Herrenhausen, Hannover, 1687ko martxoaren 16a - Berlin, Prusiako Erresuma, 1757ko ekainaren 28a) Jurgi I.a Erresuma Batukoaren (jaio zenean, Jurgi Luis Brunswick-Lüneburgekoa gisa ezaguna) eta Sofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoaren bi seme-alabetatik gazteena zen. Frederiko Gilen I.a Prusiakoarekin ezkondu eta gero Prusiako Erresumako erregina ezkontidea izan zen, eta Frederiko II.a Handiaren ama izan zen.

Sofia Dorotea Hannoverkoa

Bizitza
JaiotzaHannover1687ko martxoaren 16a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMonbijou Palace (en) Itzuli1757ko ekainaren 28a (70 urte)
Hobiratze lekuaBerlingo katedrala
Familia
AitaJurgi I.a Erresuma Batukoa
AmaSofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoa
Ezkontidea(k)Frederiko Gilen I.a Prusiakoa  (1706ko azaroaren 28a -  1740ko maiatzaren 31)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Hanover (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 8273 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1694an bere gurasoak bereiztu ziren eta berak eta bere anaiak ez zuten berriro ere ama inoiz ikusiko. Sofia Palatinatukoa amonaren etxean hazita, bertan ezagutu zuen bere lehengusu Frederiko Gilen. Biak, txikitatik, harreman txarra izan zuten. Hala ere 1706ko azaroaren 28an ezkondu zituzten. Euren arteko harremana txarra izan zen hasieratik, eta Frederiko Gilenek dibortzioa eskatzea pentsatu zuen ezkondu eta urtebetera.

Senarra 1713an izendatu zuten Prusiako errege eta Sofia Dorotea erregina. Frederiko Gilenek Sofia Dorotea eta bere semeak jipoitzen zituen, eta beldurren bizi ziren. Frederiko Gilenek ez zuen onartzen Sofiak bere seme Frederiko Amelia Sofia Erresuma Batukoarekin ezkondu nahi izatea edo euren alaba Gilemina Frederiko Erresuma Batukoarekin ezkondu nahi izatea, biak zirelako bere anaia Jurgi II.aren semeak. Bere seme-alabak erregearen presentziarik gabe ikustea debekatu zien, eta hauek sekretuan egiten zizkioten bisitak. Sofia Doroteak harreman handia mantendu zuen bere seme Frederikorekin, baita gortea utzi eta gero.

Artea, zientzia, literatura eta moda gustoko zituen, baina bere senarrak ez zion uzten inongo erabakietan parte hartzen, bere ustetan emakumeek bakarrik umezaintzara dedikatu behar baitziren. Bizitza osoan zehar tratu txarrak jasan zituen, pribatuak zein publikoak, ahalik eta bere amaren aldetik hiru milioi jaso zituen arte. Frederiko Gilenek ikusi zuenean ezin zuela diru hori jaso, berriro bueltatu zen ohiko portaerara.

1757ko ekainaren 28an hil zen, 70 urte zituela.