Sebastiano Vassalli (Genoa, 1941eko urriaren 24a - Casale Monferrato, 2015eko uztailaren 26a) italiar idazlea izan zen. 63ko taldeko idazle gazteenetako bat.

Sebastiano Vassalli
Bizitza
JaiotzaGenova1941eko urriaren 24a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1941eko urriaren 24a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2015eko uztailaren 27a)
BizilekuaGenova
Novara
Bolzano
Novara
HeriotzaCasale Monferrato2015eko uztailaren 26a (73 urte) (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaMilango Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, literatura-kritikaria, katedraduna, zientzia-fikzio idazlea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria

Bere lehenbiziko obrak, neoabangoardiazkoak, esperimentu linguistiko eta estruktural deigarriez beterik daude: Narziso (1968), Hiltzeko garaia (1970), Lozioaren helduera (1976). Gero trantsizio aldi bat sumatzen da Haizean bizi (1980) eta Itsas urdina (1982) eleberrietan, hizkuntza eta erretorika konkomitantziei propio asmatutako gertakizuna gehituta. Vassalliren eleberrigile karreran aldaketa nabarmena gertatu zen Kometaren gaua (1984) obraz gero. Dino Campama poetaren bizitzan oinarrituriko eleberri horretan, gertaera historikoaren ikerkuntza bizipenen, pertsonaien eta giroaren narrazioaren eragile nagusi bihurtzen da. Odola eta lurra (1985) Adige Garaiko bortxakeriari buruzko ikerkuntza-eleberria eta Logela elektrikoa (1986) XX. mendearen hasierako abangoardiazko Florentziako literatura giroko historia sarkastikoa eta mingotsa eleberrien ondoren, esperimentalismo linguistikoa alde batera utzita, eleberri historikoaren bidea hartu zuen, Manzoniren hizkuntza-eredua hartuta: Munduko urrea (1987), Ametsa (1990, XVII. mendean sorginkeriaz akusatu eta suan erretzera kondenatutako gazte baten historia), Marco eta Mattio (1992), Beltxarga (1993), 3012. urtea (1995), eta Harrizko bihotza (1997).

Erreferentziak aldatu