Sabrina Salerno

abeslari italiarra

Sabrina Debora Salerno, ezagunagoa Sabrina izen artistikoaz (1968ko martxoaren 15a, Genova) italiar abeslari, modelo, aktore eta ekoizle bat da.

Sabrina Salerno

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSabrina Debora Salerno
JaiotzaGenova1968ko martxoaren 15a (56 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, modeloa, disko-ekoizlea, musikagilea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista aurkezlea, estudioko musikaria eta soubrette (en) Itzuli
Pisua56 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Izengoitia(k)Sabrina
Genero artistikoapop musika
Italo disco (en) Itzuli
Hi-NRG (en) Itzuli
Eurobeat (en) Itzuli
dance popa
freestyle music (en) Itzuli
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaCasablanca Records
RTI Music (en) Itzuli

sabrinasalerno.com
IMDB: nm0758090 Allmovie: p151643
Facebook: SabrinaSalerno.official Twitter: sabrinasalerno Instagram: sabrinasalernofficial VK: salernosabrina MySpace: salernosabrina Youtube: UCiX5WHxIyGvtJiNlEhe8vSw Spotify: 1YB5pnFfL7Y2vjRJLPxaLU iTunes: 31599668 Last fm: Sabrina+Salerno Musicbrainz: 3a4fc9e1-81af-4f1e-8ccf-e8e9ab77b3c1 Songkick: 863325 Discogs: 19762 Allmusic: mn0000275918 Deezer: 346307 Edit the value on Wikidata

1980ko hamarkadaren amaieraldera Mendebaldeko Europan sex symbola bilakatu zen, bereziki Boys (Summertime Love) abestiaren bideoklipari esker. Hego Euskal Herrian nahiz Espainian 1987an Un, dos, tres... responda otra vez telebista saio ospetsuan abesten agertu zenetik ospetsu bilakatu zen, eta urte hartako TVE1 kateko Urte Zahar gaueko saioan abesten ari zela bular bat bere eskotetik atera eta segundu eskas batzutan denon ikusgai agertu zenetik, nazio mailako eskandaloa bilakatzeaz gain gizon eta mutil gazte nerabe ugariren mito sexuala ere bihurtu zen.

Bestalde, hedabideek Samantha Fox ingeles abeslariarekin lehia ospetsua sortarazi zuten, hura ere sex symbol izendapena jasoa baizen, nahiz eta berez biek benetazko lehiarik ez izan. Garai hartan Sabrinak ustezko lehia horri buruz honakoa esan zuen: "Samantha eta nire arteko antzekotasun bakarra bularrak dira, nik abestu egiten dut". Hogei urte beranduago bi abeslariak elkarrekin abesti bat abesteko bildu ziren.