Rainer Fetting (Wilhelmshaven, Mendebaldeko Alemania, 1949ko abenduaren 31) margolari neoespresionista da. Berlingo Goi Mailako Arte Eskolan ikasi zuen, Hans Jaenischekin. 1977an, Berlingo Am Moritzplatz aretpa sortu zuen, eta han egin zuen bakarkako lehen erakusketa. Hurrengo urtean, Brooklyna joan zen Deutscher Akademischer Austauschdienst akademiaren beka batekin. New Yorken, 1982an egin zuen lehen erakusketa. Fettingek homosexuala dela aldarrikatzen du, eta lan askotan jarrera sexualetan agertzen du gizonaren irudia. Velázquez, Van Gogh, Gauguin, Delacroix eta Kirchner margolariak ditu gogoko, eta bere margolanetako batzuk haiei buruzko gogoeta modukoak dira. Alemaniako gaurko margolari ia guztiek bezala, oso margo-oihal handiak erabiltzen ditu.

Rainer Fetting

Bizitza
JaiotzaWilhelmshaven1949ko abenduaren 31 (74 urte) (74 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, ilustratzailea eta argazkilaria
Lantokia(k)New York eta Berlin
MugimenduaNeue Wilde (en) Itzuli
Izengoitia(k)Fetting, Ranier

Discogs: 2281470 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rainer Fetting