Osko

italiar penintsulako antzinako herria

Oskoak[1] (latinez: Osci) Italiar penintsulako hegoaldeko antzinako etnietako bat izan ziren. Oskoak, K.a. V. mendearen bigarren erdialdean, Campanian kokaturik zeuden. Garai hartan hiru federaziotan eraturik azaltzen ziren: Capua, Nola eta Nocera. Greziarren eragin handia izan zuten. Erromaren mende erori ziren K.a. III. mendean, baina beren autonomia gorde zuten. K.a. 211n Hanibalen alde jarria zen Capuak bere askatasunak galdu zituen. Osko hizkuntza latinaren antzekoa zen, eta K.a. I. mendea arte iraun zuen bizirik.

Talde etniko infotaulaOsko
Motaetnia
Hizkuntzahizkuntza oskoa
Honen parteIndoeuropar herriak
Geografia
EstatuaItaliar penintsula
Hedapen mapa
Italiako herriak Burdin Aroa amaieran      oskoak      ligurak      venetoak      Etruriarrak      Pizenoarrak      Umbriarrak      latinoak      Masapioak/Apuliarrak      Magna Graecia      sikuloak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu