Nerea Eizagirre

gipuzkoar futbolaria

Nerea Eizagirre Lasa (Tolosa, 2000ko urtarrilaren 4a) gipuzkoar futbolaria da, erdilari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du.[1] Nahikari Garciarekin batera, harrobiarekin ikurretako bat da.[2]

Nerea Eizagirre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNerea Eizagirre Lasa
JaiotzaTolosa2000ko urtarrilaren 4a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Twitter: nereaeizagirre_ Edit the value on Wikidata

16 urterekin, lehendabiziko taldean hasi zen, eta 2020/2021 denboraldiaren hasieran, 100 partidetara iritsi da. Gainera, Natalia Arroyoren aginduetara, inoizko sasoirik onena egiten ari da. Hori gutxi balitz, Espainiako selekzioaren deialdian ere sartu da.

Uneko jokalaria da, gol ikusgarriak pilatzen ari direlako etengabe, eta, taldea, horien bidez puntuak lortzen ari da[3]. Hark aitortu duenez, Gabonetara heldu barik deitu diote hainbat taldek. Dena den, Nereak adierazi du kontratua daukala eta lasai-lasai dagoela.[4] Are gehiago, taldean oso gustura dagoela adierazi du, eta bertan hazten segitu nahi du.[5]

Kirol lorpenak aldatu

Granadan irabazitako Espainiako kopa da orain arte erdietsitako garaipenik handiena.[6][7]

Bi Euskal kopa.

Erreferentziak aldatu

  1. Gascon, Ainara Arratibel. ««Athleticen intentsitate berean lehiatu behar dugu irabazteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  2. Gascon, Ainara Arratibel. ««Zaila da urtero Nerea Eizagirre edo Nahikari Garcia bat ateratzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  3. Gascon, Ainara Arratibel. «Garaipen baliotsuak lortu dituzte Realak eta Eibarrek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-12-17). ««Gauza asko lortu ditut baina ez dut horretan geratu nahi, anbiziosoa naiz»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  5. Alzuru, Jone Bastida. ««Jokalari moduan hazten jarraitu nahi dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  6. Egilegor, Arantxa Elizegi. «Nerea Eizagirre: "Borrokan eta ilusioan hobeak gara"» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  7. Hoz, Jon Ander De la. ««Ametsa, errealitate»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.