Miguel Jones

futbolari espainiarra

Miguel Jones Castillo (Santa Isabel, 1938ko urriaren 27a - Bilbo, 2020ko apirilaren 8a) euskal herritar futbolaria izan zen, Ekuatore Ginean jaioa.

Miguel Jones
Bizitza
JaiotzaMalabo1938ko urriaren 27a
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaBilbo2020ko apirilaren 8a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Indautxu Kirol Elkartea1956 / 1959
Barakaldo CF1956 / 1956
Club Atlético de Madrid1959 / 19678028
Osasuna1967 / 1968
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Biografia aldatu

Orduko Ginea Espainiarrean jaioa, 1943an Wilwardo eta Susana gurasoekin eta sei anai-arrebekin Bilbora ailegatu zen, Lekarozko ikastetxean izan ondoren, Deustuko Unibertsitatean enpresa ikasi zuen.

Bere kirol ibilbidea Barakaldo CFn hasi zuen Fernando Daucik entrenatzaileari esker. Handik Indautxura pasa zen, garai haietan Athletic Clubeko harrobia zena. Hala ere, Jesús María Peredari edo José Eulogio Garateri gertatu zitzaien moduan, Athleticek ez zuen fitxatu nahi, bizkaitarra ez zelako.[1]

Azken urtea Osasunan eman zuen eta Indautxura itzuli zen, non 15 urtez zuzendaritza-batzordean izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.